[IRITZIA] Solitarioan

(Martxoak 25eko 'Argi Bila' idatziari aportazioa)
Kaixo Imanol. Ados zure idatzian Ikatz-Gane proiektuari buruz egiten dituzun hausnarketa gehieneki…
https://kronika.eus/urumea/1774616176275-solitarioan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#arano #astigarraga #ereñotzu #goizueta #hernani #iritzia

Solitarioan - Urumea - Kronika.eus

(Martxoak 25eko 'Argi Bila' idatziari aportazioa) Kaixo Imanol. Ados zure idatzian Ikatz-Gane proiektuari buruz egiten dituzun hausnarketa gehienekin. Herri libreago bat sortu nahi badugu, beharrezkoa dugu, zinez, energia burujabetza (ahal den haundiena), aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurri azkarrak (9 muga planetarioetatik 7 gainditu ditugu) eta deshazkundea (hau ere, ahal den haundiena). Hau horrela, bada puntu oso garrantzitsu bat, askotan ahazten zaiguna: erantzunkidetasun printzipioa. Laburbilduz, gure energia kontsumoaren eta CO2 isuriei buruzko ardura hartzeari buruzkoa alegia. Eztabaida honetan, azken hau kontutan hartzen ez badugu ezingo diogu gaiari beharrezko duen konplexutasunez, modu dialek­tikoan, eta urgentziaz heldu. Tamalez, biak ala biak beharrezkoak ditugu. Amalurra agortzen ari gara eta premia larria, oso larria dugu gauzak beste modu batera egiteko. Fosilismotik kanpo. Eta hau, eztabaidatik ateratzea, solitarioan tranpaka aritzea bezala dela esango nuke. Ibai Goñi Irazustabarrena

Kronika.eus