Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko
Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekiā¦
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774528173777-zuhaitz-eguna-ospatuko-dute-larunbatean-hondarribiko-jaiotza-tasaren-apaltzearen-lekuko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko
Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekimen sinbolikoa bada ere, mendia basoberritzeko helburua ere badu, eta ospatzen hasi zenetik 31 urteotan izandako kopururik txikiena da aurtengoa. Hala ere, orain artean 4.042 zuhaitz landatu dituzte Jaizkibelgo eremu ezberdinetan. Guadalupen hasi ziren 1995ean, eta urteotan Larrezuri, Artzutik Portomokorako bidean, eta 2019tik San Telmo inguruko eremu berean egiten dituzte landaketak, baso txikien modura.