Hiru egunez itsas-hondora leiho bat irekiko dute Itsas Etxean
Martxoaren 26tik 28ra nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte Itsas Etxean antolatutako CIMASUB TOUR Itsaspeko Zinema Zikloaren hir…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774390607433-hiru-egunez-itsas-hondora-leiho-bat-irekiko-dute-itsas-etxean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Hiru egunez itsas-hondora leiho bat irekiko dute Itsas Etxean
Martxoaren 26tik 28ra nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte Itsas Etxean antolatutako CIMASUB TOUR Itsaspeko Zinema Zikloaren hiru saioetan. Ikastetxeei zuzendutako emanaldia ere martxoaren 26an egingo dute. Munduko ozeanoetako paisaia ezkutuak ez ezik, plastikoek eta hondakinek eragindako kutsadura, espezie osoak suntsitzen dituen gehiegizko arrantza, edota itsas-ekosistemen degradazioaz kontzientzia hartzeko jaialdia da.