Korrikarekin eta euskararekin bat egitera dei egiten diegu euskal herritarrei.

Zirraraz eta harrotasunez, EH Bilduk Korrikan parte hartuko du eta Korrika ona opa die euskal herritar guztiei. Era berean, AEKren lan eskerga aitortu, txalotu eta azpimarratu nahi du beste urte batez.

Atharratzetik Bilbora, Euskal Herria bere osotasunean gurutzatuko duen ekimenak gure nazioaren mapa marraztu eta aldarrikatuko du: euskara gara.

Berdintasunean eta eskubide osoz, plaza guztietan euskaraz bizitzeko.