📣 #KoopIntern: Venezuelako brigada

#Venezuela|n 3 hilabetero egiten dira Komunetako Herri Kontsulta Nazionalak, demokrazia parte-hartzailea eta komunitarioa indartzeko.

Komuna bakoitzean auzotarrek lurraldeko beharrak aztertu eta 7 proiektu estrategiko proposatzen dituzte; ondoren, +15 urteko herritarrek bozkatzen dute, eta proiektu irabazleek estatuaren finantziazioa jasotzen dute. Dirua Banku Komunalera heltzen da, eta komunitateak berak gauzatzen ditu proiektuak, autogestioaren bidez.

#Helburua da lurraldearen gaitasun produktiboak indartzea eta ongizatea sortzea, autonomia politikoa handitzeko. Horregatik, kontsulta askotan enpresa komunal berriak sortzen dira komunitatearen beharrei erantzuteko.

Demokrazia zuzena eta autogestio ekonomikoa komunaren eguneroko praktikaren parte dira.

#DemokraziaKomunala #Venezuela

Martxoaren 8aren testuinguruan, prozesu komunalaren dimentsio feminista azpimarratu da: emakumeak dira askotan protagonista, oinarrian zein ardura postuetan. Komunak politika egunerokora ekartzen du eta emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea indartzen ditu.

#Martxoak8 #Feminismoa

Bisitatutako komunetan –hala nola “5 de Marzo Comandante Eterno” eta “Candelaria Heroica”– jendea harro ageri da, demokrazia komunitarioaren bidez herrialdeko erronkei erantzuten ari delako. Guztira milaka komunatan jarri dira hautesontziak, eta milioika herritarrek parte hartzen dute.

Prozesu komunalak erakusten du #burujabetza lurraldean errotutako demokraziaren bidez defendatzen dela, eta ekonomia komunitarioa demokraziaren logikarekin uztartzea posible dela.

#BurujabetzaK #KoopIntern

Pueblo Organizado bate récord de participación en la histórica Consulta Popular Nacional 2026 - Comunas, Movimientos Sociales y Agricultura Urbana

(Caracas, 08 de marzo de 2026 / Prensa MinComunas).– En una jornada que marca un hito en la democracia directa y protagónica, las Comuneras y los Comuneros de todo el país batieron récords de participación durante la primera Consulta Popular Nacional 2026. Este despliegue masivo en los 5.336 Circuitos Comunales consolida la confianza del Pueblo… Seguir leyendo Pueblo Organizado bate récord de participación en la histórica Consulta Popular Nacional 2026

Comunas, Movimientos Sociales y Agricultura Urbana