Hutsune handi bat - 80ko hamarkadan 115 gazte hil ziren #Urretxu eta #Zumarraga-n heroinak eta HIESak hilda. Dokumentala egin dute herrian eta hainbat saio emango dituzte, lehenaren sarrera guztiak agortu ondoren.

Nahikoa da Zumarragako kanposantutik pasatzea eta gazte ginenean gure adinaren antzeko adina zuten gazte galdu horiek nortzuk ziren ikustea.

https://www.otamotz.eus/2026/03/06/hutsune-handi-bat-dokumentaleko-sarrerak-agortu-egin-dira-eta-beste-emanaldi-bat-egingo-dute-martxoaren-18an/

'Hutsune handi bat' dokumentaleko sarrerak agortu egin dira eta beste emanaldi bat egingo dute martxoaren 18an - Otamotz

Hutsune handi bat, Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala, aurkeztuko […]

Otamotz

Azkenik, esaten ez dena zera da, nork ekartzen zuen heroina hilgarria. Orain 4 urte hil zen Jose Luis Etxezarreta 'Porru', urte latz haietan Arrasateko udaltzainburu izandakoa. Berak ikertu eta jakin zuen non zegoen heroinaren jatorria. Erantzuna #argia-ren artikuluan, eta azkeneko toot-eko elkarrizketan.

Txalaparta argitaletxean zabaldu zen Justo Arriolaren "A los pies del caballo, narcotráfico, heroina y contrainsurgencia en Euskal Herria" liburua ere iturri aberatsa.

https://www.argia.eus/albistea/guardia-zibilak-arrasaten-heroina-banatzen-zuela-salatu-zuen-udaltzainburua-hil-da?mtm_campaign=irakurrienak-albisteak

Heroina Arrasaten Guardia Zibilak banatzen zuela frogatu zuen udaltzainburua hil da

Jose Luis Etxebarria Porru 1982tik 2012ra izan zen Arrasateko udaltzainburu, eta frogatu zuen droga Donostiako Intxaurrondoko eta Bilboko La Salveko kuarteletatik eramaten zutela herrira. Azaroaren

Argia

Autoan nengoen elkarrizketa oso hau irratian entzun nuenean. Hemen Faktorian 2017an egin zitzaion elkarrizketa.

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/4646851/heroinaren-zabalpena-euskal-herrian-ikertu-du-justo-arriolak/

Heroinaren zabalpena Euskal Herrian ikertu du Justo Arriolak

'Motibazio politikoak izan ziren heroinaren zabalpenaren atzean'

EITB