#Zumarraga-ko Zelai Arizti zinema lepo atzo "Hutsune handi bat" filmaren aurkezpenean, eta 80ko hamarkada latzean heroinak eta HIESak hildako 115 gazteren familiei omenaldia egitean.
#Zumarraga-ko Zelai Arizti zinema lepo atzo "Hutsune handi bat" filmaren aurkezpenean, eta 80ko hamarkada latzean heroinak eta HIESak hildako 115 gazteren familiei omenaldia egitean.
#Urretxu eta #Zumarraga-n 80ko hamarkadatik aurrera 115 gazteren bizia eraman zuten heroinak eta HIESak. Anne Zufiaurrek eta Alex Areizagak "Hutsune handi bat" dokumentala aurkeztuko dute egunotan Zumarragan. Lehen saiotarako sarrerak agortuta, bigarren eguna antolatu da zineman film dokumentala ikusteko.

Hutsune handi bat - 80ko hamarkadan 115 gazte hil ziren #Urretxu eta #Zumarraga-n heroinak eta HIESak hilda. Dokumentala egin dute herrian eta hainbat saio emango dituzte, lehenaren sarrera guztiak agortu ondoren.
Nahikoa da Zumarragako kanposantutik pasatzea eta gazte ginenean gure adinaren antzeko adina zuten gazte galdu horiek nortzuk ziren ikustea.
#gaurkoegunez #GureTrenak100Urte
Duela 100 urte inauguratu zen Zumarragatik Zumaira bitarteko #urolakotrena. Egunotan #Zumarraga-ko Zelaia-Arizti Kultur Etxean ikusgai dagoen bideoa esteka honetan. Bideoan trenaren lehen eta azken bidaiak ikus daitezke.
https://www.otamotz.eus/2026/02/20/urolako-treneko-lehen-bidaia-eta-azkena-bideo-bakarrean/
Adi! #Zumarraga-k eta Juan Bautista Busca italiarrak #Trikitixa-ri egindako ekarpena azaltzen duen Hauspoa&Tunela film dokumentala datorren larunbatean ETB1ean.
https://www.otamotz.eus/2026/02/20/hauspoatunela-dokumentala-larunbatean-etb1ean/
Orain urtebete ezagutarazi zen lehendabizi Madrilgo FITUR 2025 ferian “Hauspoa & Tunela” izeneko dokumentala. Dokumental honetan azaltzen da nola iritsi zen akordeoi diatonikoa Euskal Herrira, nola integratu zen euskal musikan eta nola sortu zen euskal #Trikitixa. Hartara, #Zumarraga-k badu zerikusia musika mota honen sorreran.
Dokumentala gero, iazko Zumarragako jaietan aurkeztu zen, baita ere Bilbon zein Donostian, abenduaren 19an Antzoki Zaharrean, … (1/28)
Azken astean ikamika sortu du Urretxu eta Zumarragan, Josu Jon Imaz herritarrak Trumpekin izan duen bilerak. Herriko pareta batean egin zuten margoketa ezabatua izan zen denbora laburrean. Gehiago jakinez gero otamotz.eus agerkarian izango duzu behar duzun informazioa.
Azkenik, gaur ere agertu da agerkari berean 1999an Josu Jon Imazi orduan egin zitzaion elkarrizketa. Nolakoa zen orain dela 27 urte bertako politikaria?
https://www.otamotz.eus/2026/01/17/otamotz-aldizkariak-1999an-josu-jon-imazi-egindako-elkarrizketa/
Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria - #SantaIxabel #Zumarraga #Goierri - #otamotz bidez
https://www.otamotz.eus/2025/07/03/antxinako-ama-taldeko-txistularien-testu-hunkigarria/