· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Santurtzin (Bizkaia), 1907an, Haydée Agirre, Emakume Abertzale Batzako kidea eta EAJko propagandista.

1936ko gerraren aurretik, Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen.

Bi aldiz espetxeratu zuten mitinetan esandakoengatik. Horrez gain, 1936ko gerran erizain aritu zen.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #propagandista