#Arnasguneak2025 nazioarteko konferentzian aurkeztutako "Euskarak ez du periferiarik zentrorik ez baitauka" aurkezpenari erantzutera ausartu naiz gaur Euskadi Irratiko #Faktoria saioan. Hemen doa tutetan bertan ahoz esandakoa.
Duela astebete Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean Nazioarteko bi eguneko konferentzia antolatu zuten Azpeitian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Soziolinguistika Klusterra, UEU eta Coppieters Fundazioak antolatuta. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoak Foru Alduntiaren eta Azpeitiko Udalaren laguntza izan du, nazioarteko dozenaka hizlari eta parte-hartzaile bilduz. Gales, Eskozia, Katalunia, Hego Tirol, Serbia eta Kanadako hizlariak egon dira, Euskal Herrikoez gain.
Oso gustura egongo nintzen bertan, egia esan, tartean nire doktorego tesi epaimahaian egon zen Elin Haf Gruffyd Jones galestarra bezalako lehen lerroko erreferenteak egon direlako. Jende jator, argi eta konprometitua bildu zen Soreasu antzokira pasa den ostegun eta ostiralean. Baina bizi garen moduan bizi gara, eta ezinezko nuen bertaratzea. Beraz, han esandakoak prentsaren, UEUko mastodon kontuaren bidez eta bertan egon ziren lagun eta burkideen bidez heldu zaizkit.
Kontua da hautsak harrotu dituela Alaitz Aizpuru, Haritz Garmendia eta Mikel Artanok iragan ostiralean plazaratu zuten "Euskarak ez du periferiarik zentrorik ez baitauka" ponentziak (Berrian eta Naizen irakurri daitezke ponentziaren zati batzuk, baita UEMAren kronikan ere). Eztabaida sortu da han esandakoen inguruan, eta batzuk - ni barne- minduta eta ez ulertuta sentitu gara, eta iruditu zait erantzun bat merezi duela han esandakoak.
Haien aurkezpenean ikerlariek planteatu dutena da bidegabea dela euskararen periferiez hitzegitea, euskara, eta euskal hiztun oro, espainiera eta frantsesaren periferian bizi garelako. Ez luke zentzurik hortaz euskararentzat zentro eta periferiez hitzegiteak, marko hori ezegokia, arrotza eta kaltegarria zaigulako. Are, planteatzen zuten "periferiaren diskurtsoak" finean arnasguneak deuseztea izan dezakeela helburu, eta erdalgintza indartzen duela.
Begoñan jaiotako, Santutxun ikasitako eta Otxarkoagan bizitako euskaldun bezala bizitza osoan entzun behar izan dut (oraindik ere bai) oso ondo egiten dudala euskaraz Bilbotarra izateko. Oso ondo dakit unibertsitateko langile bezala zenbat A8ko ordainsari pilatzen zaizkidan euskalgintzarekin lotutako proiektuetan nabilenean.
Oraindik gogoratzen dut ze gaizki pasatu nuen Euskaraldiko azken saioetan, nire burua Ahobizi eta Belarriprest figuretan kokatu eta eutsi ezinik. Gogoan dut nire lantokian "Gaurgiro" aisialdi taldea italieraz ahoskatzen zela, gaurgiro, euskararen ahoskera guztiz ezezaguna zitzaielako askori.
Baditut lagun (on) gipuzkoar euskaldun jator askoak literalki ez didatenak ulertzen gauza batzuetaz hitzegiten diedanean, eta baditut lagun arabar euskaldun (hauek ere baita ere jator askoak) bi hitz esaterako ulertu didatenak zertaz ari naizen.
Behar bada euskarak ez du zentrorik, baina izan, baditu periferiak. Badakit, ni halakoetan bizi naizelako. Halakoetan borrokatzen dudalako. Tarteko espazioak dira, posibilitatez betetakoak. Zikinak, kutsatuak, ez nahikoak. Autentikoak ez direlako dira benetakoak. Legitimo suertatzeko zorterik izan ez dutelako izan daitezke behar bada libreagoak.
Paisaia berriak ekarri dizkiote euskarari, ordura arte egin gabeko gauzak egiteko aukerak zabaldu dizkigute. Gabriel Aresti ekarri digute. Eta Oskorri. Eta Negu Gorriak. Eta Zea Mays. Eta Willis Drummond. Eta Ibil Bedi. Eta Tatxers. Eta Hala Bedi irratia. Eta Kanaldude. Eta Bilboko Aste Nagusia.
@txerren Aupa Txabi, benetan eskertzekoa da gogoeta, tonua, argudioak... enfin, dena. Eta uste dut (aurrekoan ere izan nuen inpresio hori), gaiari buruz hemen izan genuen desadostasuna ez dela hainbeste edukizkoa, ematen diogun formari buruzkoa baizik. Alegia, nik zuk bezainbeste estimatzen ditut erreferente horiek denak. Eta zer esango dizut, zuri Gasteizkoekin pasatzen zaizuna (instantean elkar ulertzea) gertatzen zait niri ere. Baina hortxe ikusten dut zentro-periferia eskemaren problema ➡️
@txerren ➡️ Alegia, sentsibilitate kultural, estetiko, linguistiko... eta abarretan, gure inguruak badu eraginik, baina ez dut uste erabat determinantea denik. Kontua da zentro-periferia oinarri finko horren bidez bakarrik interpretatuta cherry pickingean erortzea erraza dela. Eta Su Ta Gar (Eibar) periferia izan daiteke; Akauzazte (Azkoitia) berriz, zentroa. Ez dut uste horrekin gure kulturaren oso argazki errealista lortzen dugunik ➡️

@txerren ➡️ Edo Hertzainak (Gasteiz) periferia eta Jotakie (Azkoitia berriz ere) zentroa...

Alegia, plano subjektibora eramanda, nik bilbotar batzuekin gehiago konektatzen dut (zurekin adibidez) Urumea bailarako jende askorekin baino. Baina era berean, beste bilbotar euskaldun batzuekin ez. Gauza bera arnasguneetako jendearekin ere.

Kontua da ñabardura horiek ezabatuko ez dituen eskemak behar ditugula, dikotomiak elikatu baino, gure gauzak continuum gisa ulertzeko ➡️

@txerren ➡️ Barka txapa. Eta ulertuko nuke tematzen ari naizela esango bazenit; inportantea iruditzen zaidalako ari naiz
@gorka_bm ez da batere txapa, eskertzen dizut eta bat nator diozunagaz.
@txerren @gorka_bm Bai, baina:
Zentroak euskalduntasun hegemoniko bat erradiatzen du. Eta euskalduntasun hegemoniko horrek baditu periferia batzuk ere (Akauzazte), ez diotenak zentro izateari uzten horregatik.
Hau da, Akauzazte agertu da hamaikatxo aldiz periodikoetan, kontzertu mordoxka jo du, hirurok ezagutzen dugu. 90eko hamarkadan Izarrako garaje batean jotzen zuten gazteen taldea ezagutu ere ez dugu egiten. Ez zietelako elkarrizketarik egin, ez zutelako kontzerturik jo. Periferia zirelako.
@maikoxki @txerren Bai, ulertzen dut diozuna, baina kasu hipotetikoekin hasiz gero eztabaida amaiezina izan daiteke (Ordiziko garajeren batean ere izango zen oharkabean pasatako talderik, etab. etab.), eta funtsean iruditzen zait horrela planteatuta “batura zero den joko” bat sortzen dela: baten irabazia bestearen galera gisa interpretatzen da. Pertsonalki nahiago batura zero ez diren jokoak

@gorka_bm @maikoxki neu ere askoz interesatuago joko eta logika ez konpetitiboetan lehian baino, baina bai iruditzen zait alboko elkarrizketa batean aipatzen zen ""Laster, Azpeitian ere ezingo dugu txistorrik lasai jan." logikak bai islatzen duela nolabaiteko zentro-periferia logika bat.

Ulertzen dut finean hitzegiten duela aldaketa/galera/kezka batez. Baina baita ere ulertzen dut nondik hitz egiten duen.

@txerren @maikoxki Ez dakit nola iritsi zen soziolinguistikatik abiatutako eztabaida bat txistorrara. Benetan, testuingurua behar dut
@gorka_bm jajaja ni Imanol Epelderen honetaz ari nintzen (ondoko hari batean @urtzai gaixoarekin diskutitzen ari naiz): https://www.argia.eus/argia-astekaria/2936/ventolin-2 @maikoxki
Ventolin

Argia
@txerren @gorka_bm @maikoxki benetan ez sartu eztabaida honetan. Ez daukat ez indarrik, ez gogorik
@urtzai lasai, eta barkatu.
@txerren @urtzai Benga ekipo, nik uste lortuko dugula minimoetako programa batera iristea. Jardunaldi batzuk antolatu ditzakegu, hortik abiatuta txosten bat idatzi, gero txosten hori prozesu parte hartzaile baten ekarpenekin osatu, gero horren emaitzak zabaldu eta entzute-prozesu bat abiatu, eta dena borobiltzeko tren-poteo bat egin Euskotrenen Bilbo-Hendaia artean (geltoki bakoitzean jaitsi eta zurrut).
@gorka_bm @txerren @urtzai
... ondoren sinadura bilketa egin herriz-herri, jaurlaritzan aukeztu herri ekinaldi legegilea... eta Jaurlaritzak atzera botako du. 🙃
@Iltkhi @gorka_bm @urtzai karkarkar (barre egiten dut tal kual garelako)