@Iltkhi

80 Followers
158 Following
311 Posts
pozik nagoenean soilik idazten dut hemen

"OINARRIZKO BIZI-EUSKARA" irakurri dut, eta KORRIKAko furgoneta zela pentsatu dut aurrena... ondoren berriz, OSAKIDETZAK horrelako zerbitzu bat izatea egoki, zentzuzko, beharrezko, iruditu zait.

KoORRIKA asko ikusi dudala iste dut 🤦‍♂️

Aspaldi ez nuela disko bat horren gustura entzuten, hasi eta buka.
73 urtetako emakume hau pasada bat da.

https://youtu.be/0lAEedkpDHQ?si=Ld9BNmnvCYt0unkv

Kim Gordon - "NO HANDS" (Official Lyric Video)

YouTube
@joxe @txantxibiri Ez dut Joxek hartu fuen bidetik esaten (nahiz eta "CCOO pikitara!" ederra litzatekeen), ez nuke inoren kontra egingo, baina bai adibidez "euskara ofizial EH osoan" esan nahi duen bat, edo "langile publiko guztiek euskaraz" edo holako zerbait.
Ezin du "euskara maite dut" izan, hori edonork erosiko luke.
Karen Barad: Cuestión de materia

La letra con sangre entra · Episode

Spotify

AZKEN ORDUKOA | CCOOk ez du Korrikako lekukorik hartuko.

AEKk dio ez dela bateragarria euren jardunbidea eta Korrikaren mezua.

https://www.argia.eus/albistea/ccook-ez-du-korrikako-lekukorik-hartuko

CCOOk ez du Korrikako lekukorik hartuko

Ane Elordi Korrikako arduradunak asteazken goiz honetan Euskadi Irratian jakinarazi duenez, CCOO sindikatuak ez du egingo aldez aurretik aurreikusita zuten kilometroa. AEKk dio ez dela bateragarria

Argia
"EN CASTELLANO!". Eusko Jaurlaritzaren egoitzan sartzeko aginduak aztoratu nau. Segurtasun langileak nora nindoan galdetu dit, "Hezkuntza sailera" erantzun diot eta zakar agindu dit: "EN CASTELLANO!".
- A... a... Educación.
- Mantengase fuera.
Nire aurretik denak burua jiratu du eta EHUko errektorea ezagutu dut. Arnasa hartu dut. EHUko errektoreak ere umilazio hau jasan behar badu, ez da nire kontrakoa, ez da pertsonala, euskaldunon kontra ari da bakarrik Jaurlaritzaren atezaina.

Gazteleraz %100, lasai eta eroso bizitzeko eskubidea duela aldarrikatzen du jendeak.

Non dago nire 'euskaraz %100, lasai eta eroso bizitzeko eskubidea'? Edo eskubide txikiagoa da? Edo agian ez da existitzen?

Eta lan eskaintzetako hizkuntza profilen inguruan, non dago nire 'lana euskaraz egiteko' eskubidea? Edo ez da existitzen?

Ez daukat ideia putarik ere, baina ziurrenik euskarazko eskubide horiek ez dira existitzen baina gaztelerazkoarenak bai, Espainia omen garelako.
Konponbidea? Indepe...

142 egun bakarrik falta diraaaaaaa
https://youtu.be/MJ4QnHsHbC8?si=NwgAhPwUL0gkUl_T
Kanye West - Only One | The Jonathan Ross Show (2015)

YouTube

ARIMA EDERRA izeneko Los Angeleseko emakume abeslari bat dagoela enteratu berri.

Errefuxiatu etiopiarren alaba, bere lagunik onenak euskarak 'arima ederra' zuela esan ziolako ipini zion bere proiektuari izen hori.

2022an diska bat atera zuen, pasa den ostiralean bigarrena, eta nik osorik entzungo ditut bihar bitxikeria honegatik :)

https://www.youtube.com/watch?v=AnDlSvXt5cA