Gaurtik aurrera iragarriko dituzte #Nobel saridunak. Arrisku handirik hartu gabe esan dezaket saritu gehienak gizonezkoak izango direla, zuriak, mendebaldeko herrialdeetan jaioak edo haietan ikertu dutenak, eliteko unibertsitate edo zentroetan.

👉 Iazko analisia, #Elhuyar aldizkarian: "Ez da kasualitatea"
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/2024ko-nobel-sariak-ez-da-kasualitatea/
#Nobel #diskriminazioa

2024ko Nobel sariak: ez da kasualitatea

Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen soslaietan oinarrituta, erretratu hau egin zuen: 58 urteko gizona, esta

Elhuyar aldizkaria

Atzo iragarri zituzten Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saridunak.
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/medikuntzako-nobel-saria-immunitate-sistema-nola-k/

Hiru dira, tartean, emakume bat eta japoniar bat.
Beraz, atzoko apustua betetzen ari da:
"gehienak gizonezkoak izango direla, zuriak, mendebaldeko herrialdeetan jaioak edo haietan ikertu dutenak, eliteko unibertsitate edo zentroetan".

Gaur Fisikakoa iragarriko dute; emakume gutxien saritu dituen kategoria, Nobelak sortu zirenetik (1901): 5 baino ez

Medikuntzako Nobel Saria, immunitate-sistema nola kontrolatzen den argitzeagatik

Mary E. Brunkow, Fred Ramsdell eta Shimon Sakaguchi ikertzaileek jasoko dute 2025eko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria, “tolerantzia immunologiko periferikoan egindako aurkikuntzengatik". Nobel Akademiak azaldu duenez, gorputzaren immunitate-sistemak kontrol zorrotza dauka, norberaren molekulak eta arrotzak bereizteko, eta, hala, organo et

Elhuyar aldizkaria

Mekanika kuantikoaren fenomenoak (tunel-efektua eta kuantizazioa) maila makroskopikoan, txipetan, frogatu dituztenei eman diete Fisikako #Nobel Saria.
Hiru dira sarituak, hirurak gizonak, hirurak estatubatuarrak: John Clarke, Michel Devoret eta John Martinis.

👉 Albistea: https://zientzia.eus/artikuluak/mekanika-kuantikoko-tunel-efektu-eta-energia-kuantizazio-makroskopikoak-aurkitzeagatik-saria/
#Fisika #Nobel #diskriminazioa

Ikusmena berreskuratzea lortu dute, begi barneko inplante baten bidez

Begi barneko txip baten bitartez ikusmena berreskuratzea lrotu dute

Elhuyar Zientzia

Beste hiru gizon #Nobel sarietan: Susumu Kitagawa, Richard Robson eta Omar M. Yaghi ikertzaileek jasoko dute Kimikako Nobel saria, egitura metal-organikoen garapenarengatik.

Alegia: emakume bat eta 8 gizon, zientzietako aurtengo Nobel Sarietan, denak zuriak edo asiarrak (bi Japoniar), eta mendebaldeko eliteko zentroetakoak. Bete-betean asmatu dut kiniela (tanmalez)
#NobelSariak #diskriminazioa

Kimikako Nobel Sariaren albistea:
https://zientzia.eus/artikuluak/kimikako-nobel-saria-egitura-metal-organikoen-garapenarengatik2/

Eta, aurtengoarekin, lan galanta daukat analisirako izenburua asmatzen. Izan ere, jada erabili ditut "Nobel sariak, herdoilak jota", "Ez da kasualitatea" , "Berriak bezain zaharrak"...

Proposamenak onartzen dira! Eskerrik asko aldez aurretik

Ikusmena berreskuratzea lortu dute, begi barneko inplante baten bidez

Begi barneko txip baten bitartez ikusmena berreskuratzea lrotu dute

Elhuyar Zientzia

Omar Yaghi aurtengo Kimikako #Nobel saridunetako bat lehen jordaniarra izango da sari hori jasotzen. Gurasoak, gainera, errefuxiatu palestinarrak zituen. Gazterik joan zen AEBra, eta han egin du bere ibilbidea

@Nature k jakinarazi duenez, mende honetan Nobela jasotako zientzialarien % 30 baino gehiago da migratzailea, eta, gehienak, AEBn egin dute gero saritu duten lana. https://www.nature.com/articles/d41586-025-03247-6

Trumpi zer pensatua eman beharko lioke, pentsatzeko gai balitz...

#zientzia #politika #Trump

More than 30% of this century’s science Nobel prizewinners immigrated: see their journeys

The most common destination for eventual Nobel laureates in physics, chemistry and medicine since 2000 is the United States, Nature has found.