Gaurtik aurrera iragarriko dituzte #Nobel saridunak. Arrisku handirik hartu gabe esan dezaket saritu gehienak gizonezkoak izango direla, zuriak, mendebaldeko herrialdeetan jaioak edo haietan ikertu dutenak, eliteko unibertsitate edo zentroetan.

👉 Iazko analisia, #Elhuyar aldizkarian: "Ez da kasualitatea"
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/2024ko-nobel-sariak-ez-da-kasualitatea/
#Nobel #diskriminazioa

2024ko Nobel sariak: ez da kasualitatea

Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen soslaietan oinarrituta, erretratu hau egin zuen: 58 urteko gizona, esta

Elhuyar aldizkaria

Atzo iragarri zituzten Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saridunak.
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/medikuntzako-nobel-saria-immunitate-sistema-nola-k/

Hiru dira, tartean, emakume bat eta japoniar bat.
Beraz, atzoko apustua betetzen ari da:
"gehienak gizonezkoak izango direla, zuriak, mendebaldeko herrialdeetan jaioak edo haietan ikertu dutenak, eliteko unibertsitate edo zentroetan".

Gaur Fisikakoa iragarriko dute; emakume gutxien saritu dituen kategoria, Nobelak sortu zirenetik (1901): 5 baino ez

Medikuntzako Nobel Saria, immunitate-sistema nola kontrolatzen den argitzeagatik

Mary E. Brunkow, Fred Ramsdell eta Shimon Sakaguchi ikertzaileek jasoko dute 2025eko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria, “tolerantzia immunologiko periferikoan egindako aurkikuntzengatik". Nobel Akademiak azaldu duenez, gorputzaren immunitate-sistemak kontrol zorrotza dauka, norberaren molekulak eta arrotzak bereizteko, eta, hala, organo et

Elhuyar aldizkaria

Mekanika kuantikoaren fenomenoak (tunel-efektua eta kuantizazioa) maila makroskopikoan, txipetan, frogatu dituztenei eman diete Fisikako #Nobel Saria.
Hiru dira sarituak, hirurak gizonak, hirurak estatubatuarrak: John Clarke, Michel Devoret eta John Martinis.

👉 Albistea: https://zientzia.eus/artikuluak/mekanika-kuantikoko-tunel-efektu-eta-energia-kuantizazio-makroskopikoak-aurkitzeagatik-saria/
#Fisika #Nobel #diskriminazioa

Ikusmena berreskuratzea lortu dute, begi barneko inplante baten bidez

Begi barneko txip baten bitartez ikusmena berreskuratzea lrotu dute

Elhuyar Zientzia

Beste hiru gizon #Nobel sarietan: Susumu Kitagawa, Richard Robson eta Omar M. Yaghi ikertzaileek jasoko dute Kimikako Nobel saria, egitura metal-organikoen garapenarengatik.

Alegia: emakume bat eta 8 gizon, zientzietako aurtengo Nobel Sarietan, denak zuriak edo asiarrak (bi Japoniar), eta mendebaldeko eliteko zentroetakoak. Bete-betean asmatu dut kiniela (tanmalez)
#NobelSariak #diskriminazioa

@anagalarraga1
tan mal ez?
Ondo, orduan.
😂
@aitorogiza Ostras! Orain ohartu naiz!! "Tamalez" idatzi nahi nuen! Hain ondo geratu da, ez dut aldatuko.