Eltxo hau aste hontan agertu da. Hanka eta turuta luzeak ditu, eta ziztatzen badaki. Ez da marraduna. Arrunta da Euskal Herrian? Ezagutzen duzue?
@txantxibiri Uste dut Jexuxmari duela izena 🤔
@joxe Altzoko Haundia dirudit niri.
@txantxibiri ek! 🤢 Tamaina ez da oso ondo igartzen. Seguru eltxoa dela? Odolez bete da eta hori?
@joxe Eltxoa da, bai. Eta ziztatu du. Oso astuna da. Neronek akabatu dut.
@txantxibiri Jexuxmari gaixoa!
@joxe Izan ere hori da jakin nahi dudana, gaixotasunik transmititu dezakeen. Zuri bertako eltxoa iruditzen zaizu? Niri ez. Begira hanka luze horiek. Ez zaizu handia iruditzen? Baina ez dakit espeziea zein den eta horregatik galdetu dut.

@txantxibiri Bai iruditzen zait handia, baina ez harritzeko moduko handia. Koloreagatik ez dirudi tigrea denik. Niri hemengo bertoko eltxo arrunta iruditzen zait, handi samarra aukeran, hori bai.

Baina bueno, idearik ere ez daukat #horihalada

Category:Culex pipiens - Wikimedia Commons

@joxe Baliteke, hemen hobeto ikusten da. Irudia txertatzean jatorrizko bereizmena jaisten du Mastodonek.

@txantxibiri ez dakit nola duen izena, BAINA ITZELEZKO FOBIA DIET ZANGOAK GORPUTZA BAINO LUZEAGOAK DITUZTEN BITXARRAKOEI.

ASKI DA, MESEDEZ!

@joxe Barkatu, Joxe. Amets on.

@txantxibiri

Lasai, txantxa zen (bueno, apur bat, benetan ematen didate kriston beldurra zango luzeko zomorroek).

Amesgaizto kontzeptualak izango ditut Jexuxmariren kontura ;)

@joxe Ez da polita, ez. Desproportzioak neu ere asaldatzen nau. Nik amesgaiztoak beste zomorro mota batekin ditut, baina hain da higuingarria eta zitala, aipatu ere ez dizudala egingo. Horregatik nahiago dut dinosauruetan pentsatu. Zure ustez garoa jaten zuten? Magnolio-loreak usaintzen zituzten?
@txantxibiri Aber, honek behintzat ez dirudi oso dieta orekatua zeramanik. Ez dakit. Inkietantea da. 🤔
@joxe Hau haragijalea izango zen, agian. Asko eta asko belarjaleak ziren. Lumadun dinosauruen fosil gero eta gehiago aurkitzen ari dira azken urteetan. Oilaskosaurioak.
@joxe Ez, hau ez da tigrea, ez du marra zuri-beltzik ez hanketan ezta gorputzean ere. Badakit zuk izan duzula kontaktua tigreekin, neuk ere bai, udan hontan. Baina hau desberdina da. Neurrian ordea beretsuak dira. Nik irudipena dut azken bi urtetan eltxo "arrunt" gero eta handiagoak gerturatzen direla.