Eltxo hau aste hontan agertu da. Hanka eta turuta luzeak ditu, eta ziztatzen badaki. Ez da marraduna. Arrunta da Euskal Herrian? Ezagutzen duzue?
@txantxibiri Bai iruditzen zait handia, baina ez harritzeko moduko handia. Koloreagatik ez dirudi tigrea denik. Niri hemengo bertoko eltxo arrunta iruditzen zait, handi samarra aukeran, hori bai.
Baina bueno, idearik ere ez daukat #horihalada
@txantxibiri culex pipiens arrunta izan liteke, ezta?
@txantxibiri ez dakit nola duen izena, BAINA ITZELEZKO FOBIA DIET ZANGOAK GORPUTZA BAINO LUZEAGOAK DITUZTEN BITXARRAKOEI.
ASKI DA, MESEDEZ!
Lasai, txantxa zen (bueno, apur bat, benetan ematen didate kriston beldurra zango luzeko zomorroek).
Amesgaizto kontzeptualak izango ditut Jexuxmariren kontura ;)