🗣️ Koldo Izagirre (LANARTEA):

‼️ 🆘 «[Duela bi urteko datu apurrek] esaten ziguten gurea lan-arlo prekarizatua zela, eta, prekarizazio horren barruan, berprekarizazio bat gertatzen zela lanean euskaraz jardun ezkero. Aurkeztuko dizuegun inkestaren emaitzek arrazoi ematen die susmo horiei.» (1/7) 🪡🧶

🗣️ Koldo Izagirre (LANARTEA):

‼️ «Jarduera artistikoa ogibide nagusi dutenen artean batezbeste 27.870 euroko irabazi gordinak izan zituzten 2023an. Baina %30,7k 15.000 euro edo gutxiagoko sarrera gordinak izan zituzten. Lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik. Mileurismoaren laginik beteranoenetako bat gara.» (2/7)

Koldo Izagirre (LANARTEA):

👥 «Hauek dira euskarazko sortzaileen eskariak erakunde publikoei: artista langiletzat hartzea behingoz; estatus berezia ematea kultur sortzaileei eta interpreteei, okerren daudenentzako gutxieneko soldata ziurtatzetik hasita; kultur zirkuituak sendotzea; kultur ekosistema zaintzea...»

«Herri baten kultura bere artista langileei emandako tratuan neurtzen da.» 🎯 (3/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Euskaraz sortutako Kulturaren Legea behar dugu, babes ekonomiko eta juridiko guztiekin, kulturgileen lan eta bizi-baldintzen hobekuntza ekarriko duena.»

‼️«45 urte joan dira geure aldeko mezuak errepikatzen dituzten erakundeak sortu zirenetik eta gure hizkuntzaren eta kulturaren menosteak hemen segitzen du.» (4/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣 «Ez dakigu Madrilgo abokatu bulego batetik zer aholkatuko dioten Jaurlaritzako Kultura Sailari.

Baina Euskal Herritik esan dezakegu euskarazko kultur ekosistema beren-beregi eta modu integralean hauspotuko ez duen Kultur Sistema Lege batek gure minorizazioa, gure langileen prekarizazioa eta gure sare herritarraren desegitea betikotu besterik ez duela egingo.» ‼️ (5/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Paisaia mediatiko honetan, euskarazko irrati-telebista kate bakarrak #EITB|renak dira.

‼️ Bada, inkesta bete duten #Lanartea|ko artisten %90aren ustez EITBk ez du euskara eta euskazko kulturaren hedapena eta transmisioa behar beste ziurtatzen.» (6/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Ez da onargarria erakunde publikoek euskal hiztun eta hartzaile potentzialen kopuruaren azpitiko kultur eskaintza egitea.

‼️ Ezin da programatu 1991n bagina bezala, azken hiru hamarkadetan euskaldun komunitatea hazi ez balitz bezala.» (7/7)

@AldatuGidoia Agerraldia ikusita, eta hitz politez eta beharrezko borondate onaz haratago, arazoa ikusi nahi ez duenak ez du ikusiko.
Eta prekarizazioarekin benetan bukatu nahi badute, administrazioek eredugarriak izan behar dute. Eta, gaur egun, ez dira.
Lanarteak esandakoari ezin zaio kontrarik egin, errealitatea hala delako.