🗣️ Koldo Izagirre (LANARTEA):

‼️ 🆘 «[Duela bi urteko datu apurrek] esaten ziguten gurea lan-arlo prekarizatua zela, eta, prekarizazio horren barruan, berprekarizazio bat gertatzen zela lanean euskaraz jardun ezkero. Aurkeztuko dizuegun inkestaren emaitzek arrazoi ematen die susmo horiei.» (1/7) 🪡🧶

🗣️ Koldo Izagirre (LANARTEA):

‼️ «Jarduera artistikoa ogibide nagusi dutenen artean batezbeste 27.870 euroko irabazi gordinak izan zituzten 2023an. Baina %30,7k 15.000 euro edo gutxiagoko sarrera gordinak izan zituzten. Lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik. Mileurismoaren laginik beteranoenetako bat gara.» (2/7)

Koldo Izagirre (LANARTEA):

👥 «Hauek dira euskarazko sortzaileen eskariak erakunde publikoei: artista langiletzat hartzea behingoz; estatus berezia ematea kultur sortzaileei eta interpreteei, okerren daudenentzako gutxieneko soldata ziurtatzetik hasita; kultur zirkuituak sendotzea; kultur ekosistema zaintzea...»

«Herri baten kultura bere artista langileei emandako tratuan neurtzen da.» 🎯 (3/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Euskaraz sortutako Kulturaren Legea behar dugu, babes ekonomiko eta juridiko guztiekin, kulturgileen lan eta bizi-baldintzen hobekuntza ekarriko duena.»

‼️«45 urte joan dira geure aldeko mezuak errepikatzen dituzten erakundeak sortu zirenetik eta gure hizkuntzaren eta kulturaren menosteak hemen segitzen du.» (4/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣 «Ez dakigu Madrilgo abokatu bulego batetik zer aholkatuko dioten Jaurlaritzako Kultura Sailari.

Baina Euskal Herritik esan dezakegu euskarazko kultur ekosistema beren-beregi eta modu integralean hauspotuko ez duen Kultur Sistema Lege batek gure minorizazioa, gure langileen prekarizazioa eta gure sare herritarraren desegitea betikotu besterik ez duela egingo.» ‼️ (5/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Paisaia mediatiko honetan, euskarazko irrati-telebista kate bakarrak #EITB|renak dira.

‼️ Bada, inkesta bete duten #Lanartea|ko artisten %90aren ustez EITBk ez du euskara eta euskazko kulturaren hedapena eta transmisioa behar beste ziurtatzen.» (6/7)

Amagoia Gurrutxaga (LANARTEA):

🗣️ «Ez da onargarria erakunde publikoek euskal hiztun eta hartzaile potentzialen kopuruaren azpitiko kultur eskaintza egitea.

‼️ Ezin da programatu 1991n bagina bezala, azken hiru hamarkadetan euskaldun komunitatea hazi ez balitz bezala.» (7/7)