Eta honelakoak gertatzea benetan zaila izateko, prostituzioa despenalizatu behar da, putaren estigma desagerrarazi, eta Atzerritarren Legea bertan behera utzi

https://www.argia.eus/albistea/gasteizko-klub-bateko-bi-arduradun-atxilotu-dituzte-emakumeak-esplotatzea-egotzita

Gasteizko klub bateko bi arduradun atxilotu dituzte, emakumeak esplotatzea egotzita

Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu Gasteizen, eta hirugarren bat ikerketapean dago, prostituzio-delituak egotzita. Haien klubean aritzen ziren emakumeek esplotazio-baldintzetan lan egiten zuten,

Argia

@trikutik prostituzioa lan arautua izatea diozu, #PutaZikinak liburuan argudiatzen den bezala, ezta?

Niri kosta egiten zait horren alde argi eta garbi egitea. Baina ulertzen dut gaitzespen moralak (putari edo bezeroari) edo ilegala izateak praktika ez duela gelditzen, baizik eta klandestinitatean arrisku gehiago ekarri emakume horiei...

Droga legalizatzearen kinka bera da. Ilegala bada txungo. Baina legalizatzearen defentsa modu oso kritikoan egin behar da...?

@mikelgs ezin da mezu batean dena laburbildu, kasuistika hain da zabala... Prostituzioa arautzea ez, despenalizatzea eskatzen dute (Zeelanda Berriko eredua). Espainian ez da ilegala; kaleko prostituzioa-eta "alegala" da, baina zigortzen edo penalizatzen duten arau mordoa dago, eta horrek ezkutuan jardutera bultzatzen ditu (arrisku guztiekin). Putetxeak legalak dira, baina prostituzioa jardun ekonomikotzat hartzen ez denez, ezin dute kontraturik izan. Kontraturik ez, lan-eskubiderik ez... –>
@mikelgs Niri hori axola zait. Ahalik eta baldintza duinenetan bizitzea denok. Modu kritikoan defendatzearena... enpin... armak produzitzea legala da eta arma-fabriketako langileak sindikatuta eta guzti daude; arriskuko inbertsioak egitera "animatzen" zaituzten bankuko langileak ere "langile" dira... Eta horrela zenbat! –>

@mikelgs Prostituzioa kk bat dela? Ba, ez dakit, baina stma kapi honetako beste makina bat soldatapeko lan bezala. Patriarkatuaren ez-dakit-zer? Ba noski, beste 11txo lan feminizatu eta prekarizatu bezala, edo ezkontzaren instituzioa, edo... den-dena.

Hortaz, eskubide sozial eta laboralak "langile" garen heinean soilik aitortzen zaizkigun honetan, ba bai, prostituzioa lana da, putak langileak dira, eta eskubide guztiak denontzat. Soldatapeko lana da abolitu behar dena (ta patriarkatua) 😉 –>

@mikelgs Aurreko batean ere aipatu nizun, baina... Prostituzioaren estigmak dakarren guztiari buruz, oso interesgarria iruditu zitzaidan hau: Paula Sánchez, "Crítica de la razón puta". Katakraken aurkezpena egin zuten, eta youtubeko kanalean ikus daiteke.
Zeelanda Berriko ereduari buruzko hau ere oso ondo dago: Lynzi Armstrong, "Trabajo sexual con derechos". Horren aurkezpena ere badago Katakraken youtubeko kanalean.
Artikulu hau argigarria da:
https://ctxt.es/es/20191106/Politica/29352/Raj-Redlich-prostitucion-regulacion-proderechos-abolicion.htm

Ala! To txapa!

¿En qué consiste el modelo proderechos en prostitución?

Análisis de las diferencias entre las propuestas de regulación y las de despenalización del trabajo sexual

ctxt.es | Contexto y Acción
@trikutik bua, eskerrik asko Leire. A zer azalpen txukun eta baliotsuak. Lehendik argi samar nuen, orain erabat argi dut.

@trikutik eskerrik asko txapagatik! Liburua irakurri nuen, baina despenalizazio kontzeptua ez nuen ondo ulertu, antza.

Guztiz ados esan dituzunekin, pentsatzen ditudan gauza ugari aipatu dituzu.

Ez dut gogoratzen noiz hitz egin genuen aurrekoan... irakurtzeko apuntatu dut hau https://paperjale.eus/book/60256/s/critica-de-la-razon-puta?cover_error=True

Crítica de la razón puta - Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala

@trikutik zure txapen fan egiten ari naiz. Eskerrik asko nire neuronak martxan jartzeagatik :)
@txapisotegi Ui, eskerrak lotsaren koloreak ez diren letretan ikusten :)