@trikutik prostituzioa lan arautua izatea diozu, #PutaZikinak liburuan argudiatzen den bezala, ezta?

Niri kosta egiten zait horren alde argi eta garbi egitea. Baina ulertzen dut gaitzespen moralak (putari edo bezeroari) edo ilegala izateak praktika ez duela gelditzen, baizik eta klandestinitatean arrisku gehiago ekarri emakume horiei...

Droga legalizatzearen kinka bera da. Ilegala bada txungo. Baina legalizatzearen defentsa modu oso kritikoan egin behar da...?

@trikutik @tfe ez nekien egun hau zegoenik!

#PutaZikinak liburuaren egileen ikuspegi bera dauka egun honek, beraz: moralki guztiz arbuiatu eta ezkutatu beharrean (arrisku gehiago dakartza horrek), lanbide gisa hartu eta baldintzak hobetzeko exijitzea.

Asko pentsarazten du gai honek

Puta zikinak - Paperjale.eus

«Prostituzioak adiera ugari ditu, eta sakoneko emozioak azaleratzen ditu. Batez ere, inoiz sexurik saldu ez dutenei gertatzen zaie hori, sexu-salmenta modu sinbolikoan ulertzen dutenei. Prostituzioaren ideiak imanak bezala erakartzen ditu lanari,maskulinitateari, klaseari eta gorputzei buruzko galderak; gaiztakeria arketipikoari eta zigorrari buruzkoak; nork 'merezi' duen zer; zer esan nahi duen komunitate batean bizitzeak; zer esan nahi duen norbait komunitate horren mugetatik at bidaltzeak. Prostituzioarekiko jarrer ek lotura handia izan dute beti arrazarekin, mugekin, migrazioarekin eta nazio-identitatearekin, batzuetan ageriki, maiz ezkutuan. Sexu-lana ganbera korazatu bat da, non gizarteak bere beldur eta kezkarik larrienak gordetzen baititu». Juno Mac eta Molly Smith

@tfe @desertorea interesgarri egon da. Pena ez dituztela bereizi krimen totalak eta porno "arrunta" (eredu txarra).

Pena baita ere ez dutela aipatu, momentuz, pornoan erakusten diren praktika pila bat zuzen-zuzenean prostituzioa (beraz zapalkuntza) direla. Amelia Tiganus abolizionistak esaten duen bezala.

Eta gero #PutaZikinak liburuko ikuspegia dago (sexu langileei buruz hau), pornografiara ere aplikatu ahalko litzatekeena. Lan erregulazioaren ildotik.

Azkenik, egon da une bat... 1/2

Simon Gandariasek 1932an Idahoko putetxe baten irteeran euskanglisen egindako bertsoak.

Doinua ez dakit zein izan daitekeen, norbaitek audioa bilatu eta esteka jarriko balit... 😊😁

Iturria: https://twitter.com/Inasito1/status/1704207648936091999?s=19

#PutaZikinak
#bertsolaritza

Inasito on X

Simon Gandariasek 1932an Idahoko putetxe baten irteeran euskanglisen egindako bertsoak.

X (formerly Twitter)
@matxain 👆 horrelako zerbait ikusten dudan bakoitzean #PutaZikinak traola gehitzen dut, jasota gera dadin. Gaiari buruz irakutzen dudanean, beti liburu horretako oihartzunak etortzen zaizkit.
Gustu baduzue #PutaZikinak liburua aurkeztuko dute Bermeoko Kabidxen (eta oker ez banago @AmaiAsto bertan izango duzue, desbirtualizatzeko moduan).

Aurreko batean Tolosara hurbildu eta hau ikusi nuen.

Duela gutxi #PutaZikinak liburua irakurria nuenez ( @AmaiAsto k euskaratua), gauza pila bat aktibatu zitzaizkidan buruan.

Pankartaren egileek "esplotazioa" gaitzesten dute bigarren esaldian, baina ez dira lan baldintza hobeak eskatzen ari, ezta?

Lehen esaldiarekin ulertu daiteke prostituzioa guztiz gaizki dagoela, ez dela lan posible bat. Gizon horiek noizbait egindakoa guztiz gaizki dagoela.

Prostitutei gutxi laguntzen die mezuak... ez?

Uste dut #PutaZikinak liburutik atera nuela argazki hau. Pixka bat horrela bizi naiz, egia esan. Eta nahiko zoriontsu eh? Zu?