Telegram ohar-blok gisa erabiltzen dut batez ere: badago alternatiba askerik kanal pribatu pertsonalizatuak sortzeko aukerarekin?

@gorka_bm Element aplikazioa instalatu eta matrix.org zerbitzariak eskaintzen du doako erabiltzailea sortzea.

Polikiago kargatzen da.

Nik dakidala ez dago euskal matrix instantzia irekirik.

@mikelgs Eskerrik asko. Lehen kolpean Signal instalatzea pentsatu nuen, baina ez dakit funtzionalitate berdinak dituen ala ez
@gorka_bm ez dakit, ez dut Signal erabiltzen
@mikelgs @gorka_bm Signalek Telegramen oso antzeko funtzionalitateak ditu, auto-oharrak edo taldeak sortzeko antzekotasun handia du.
@birasuegi @gorka_bm eta zerbitzaria zentralizatua eta opakoa da, Telegram bezala 😅
@mikelgs @birasuegi @gorka_bm dakienari arrunta iduriko zaio baina erabiltzaile soilek holako xehetasunak (eta haien inplikazioak) jakiteko eta ulertzeko, ez da errexa.
@ng @mikelgs @gorka_bm Mikel, zure bideo bat behar du Herriak.
@birasuegi @ng @mikelgs Animatu naiz Element-ekin, eskerrik asko! Jarraitzea merezi duen zerbait bururatuz gero, bota lasai!

@gorka_bm @birasuegi @ng @mikelgs hemen uzten dizkizut zure interesekoak izan daitezkeen esteka batzuk:

➡️ Software libre zalantzak: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus edo https://matrix.to/#/#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus edo https://matrix.to/#/#librezale:librezale.eus
➡️ Librezale: #librezale:librezale.eus https://matrix.to/#/#librezale:librezale.eus
➡️ Hezkuntzan Librezale: #hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus edo https://matrix.to/#/#hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus

You're invited to talk on Matrix

You're invited to talk on Matrix