Wasapez jasoa:

Kaixo! Gaur 22:30tan ETB2n nerabeak eta sexoa eta pornoa aztertzen duen dokumental bat botatzen dute eta jarraian, hausnarketarako espazio bat eskainiko dute. Gaian "aditua"/aritua den batek ikusteko gomendioa luzatu dit. Bere gomendioa, lehenik, gurasoek/tutoreek ikustea da (testigantza batzuk kañeroak omen dira) eta gero norberak balora dezala seme-alabekin nola jokatu (egon daitezke kasuak -adibidez gaia aurrez landu delako- non batera ikusteko baldintzak ematen diren)... 😘

@mikelgs atzo arratsaldean ikusi nuen Primeran, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.
@desertorea @mikelgs ikusten ari naiz orain eta... beldurra eman dit 😱

@tfe @desertorea interesgarri egon da. Pena ez dituztela bereizi krimen totalak eta porno "arrunta" (eredu txarra).

Pena baita ere ez dutela aipatu, momentuz, pornoan erakusten diren praktika pila bat zuzen-zuzenean prostituzioa (beraz zapalkuntza) direla. Amelia Tiganus abolizionistak esaten duen bezala.

Eta gero #PutaZikinak liburuko ikuspegia dago (sexu langileei buruz hau), pornografiara ere aplikatu ahalko litzatekeena. Lan erregulazioaren ildotik.

Azkenik, egon da une bat... 1/2

@tfe @desertorea 2/2 Azkenik, egon da une bat dokumentalean rollo txarra eman didana. Umeek internetera daukaten sarbide hori da problema... laguntza behar dugu "goitik"... Estatuaren partetik Interneteko zentsura handitzeko eskaera zetorrela iruditu zait, baina ez dute esan.

Umeen mugikorrei bakarrik internet mugatzea bai behar litzatekeela. Hori posible da?

Umeari/nerabeari internet gabeko mugikorra ematea ere badago noski, baina bestea guay legoke, eskuz onartzea domeinuak gurasoek.

@tfe @desertorea zuk ze iritzi @zital ? (Ez baduzu ikusi, "La generación porno" dokumentala da eta Primeranen omen dago)
@mikelgs @tfe @desertorea egidxe esan eztakot gogorik ikusteko