Guraso izatia ez dok, iñondik iñora, bizitzan izan doten esperientziarik gorena edo gogoangarrixena. Umien jaixotzak, batez be, larrialdi modura gogoratzen jittuadaz. Anekdota bat, batez be: Kruzesera harrapaladan juanda, udako erropekin, eta gaupasa hotza aguantatzeko kanpoko kontenedorian hornittu nintzanekua. Eta hortik aurrera gogoratzen dotena: konpondu biharreko gauza asko, astirik ez filosofia eta metafisikarako, eta biharbada harridura pixkat kakanarru zimur bati ongietorrixa emoteko. Euren bizitzetako lehelengo hillietan, bardintsu.