Neguko solstizioko ospakizunak gaur hasten dira gure herrian #SanTomas egunarekin. Esango nuke Madalenak ondoren herriko jai egun garrantzitsuena dela.

Eguerdiko euriteak gaindituz, festa pil-pilean izan da.

Ikusi ditut, besteak beste, gazte masak Bixkor txarangaren atzetik dantzan, herritarrak euri jasaren azpian konpromiso komunitarioa berresten, gure seme-alaba nagusiak talo-orea prestatzen batere kexatu gabe Landarbaso abesbatzaren txosnan.

#Orereta #Errenteria #EguzkiaGaraile!🌞

Tira, lagunok, honaino gaurko gure esatekoak. Disfrutatu #SanTomas eguna, salda beroa edan eta... ondo amaitu!
Gaur Txofrera bazatoz bilatu postu hau #santomas

Gero eta kontraesan gehiago sortzen didate honelako egunek.

Alde batetik, euskal kultura eta euskararentzat garrantzitsuak dira neguko solstizioetako azokak, bai eta erakunde askorentzat, sustengo ekonomikoa lortzeko; beste aldean, ordea, animalien esplotazioak eta alkoholak ardazten dute eguna...

Ba hori

#NegukoSolstizioa #SanTomas

San Tomas egunerako prestaketekin bukatzen. Animatu eta auzo giro ederrean igaro dezagun San Tomas eguna!

Xoxolur mendi klubak irteera antolatua du igande goizean Antxillastegira, animatu naturaz eta neguko azokaz.
GORA GAINTXUIXKETA eurra💪🏼!

#SanTomas
#XoxolurMendiKluba

📢 Adi, lagunak, aurten @proyectosabores taldeak Donostiako #Santomas egunean jarriko duen postuan bildutako sos guztia Palestinako herriarentzat izanen da!!!
#PalestinaAskatu
#GeldituGenozidioa

Baserritar, festazale eta ezpain gorrien artean egongo da Pello

https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/12/13/errenteria-orereta-san-tomas-eguna/

Badator #sanTomas #NegukoSolstizioa herrira, ospakizun egun garrantzitsua gurean.

#Orereta #Errenteria #EguzkiaGaraile

Baserritar, festazale eta ezpain gorrien artean egongo da Pello

Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa eguna aurkeztu du. Herrigintzaren eta auzolanaren emaitzaren festa izango da.

Oarsoaldeko Hitza
2018-12 Amets txiki bat bete dut eta euskal jantzi bat dekot azkenean (amantala izan ezik). Abarkak azkenengo minutuan apurtu zaizkit eta inprobisatu neban pixkat. Jantzi osoa Lavin (Berostikale 1, Bilbo) dendatik erosita, gonazpikoa izan ezik, neuk jositakoa bait da ❤️ #santomas #bilbo #euskalherria #basquecountry

#SanTomas eguna, jai egun garrantzitsua gurean > #Orereta #Errenteria @Talaioskoop

Gaur etxekoekin eta lagunekin kalean ibiliko gara, jakin gabe, #EguzkiaGaraile dela ospatzen.

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/San_Tomas_jaia
(Artikulua hobetu behar dugu @euwikipedia)

Lagun katalanak datoz jaia ezagutzera, eta dokumentatzen nenbilela sorpresa galanta eraman dut @Ikusgela|ren #zortzikotxikia bideo honetako 3. puntuan:

https://peertube.eus/w/agQPz8PWsbo1N9fiLMxPVc

Baserritarrez jantzitako haurrak gure aita Mikel eta izeba Laura dira! 🤯

San Tomas jaia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Zortziko txikian - San Tomas

PeerTube