RE: https://mastodon.eus/@admin/115531380953377045

Hauxe da nire lehenengo aipua. Ondo joango da?
#probak

Egunotan #RocketBook koaderno 'adimentsua' probatzen nabil. Berrerabilgarria da, idatzitakoa zapi busti batekin ezabatu daitekeelako, eta bertan eskuz idatzitakoa erraz eskaneatu, testu bihurtu eta emailez bidali edo online zerbitzu ezagunenetan gordetzeko aukera ematen du.

#probak #JolastenEtaEnredando

https://teknopata.eus/2024/11/lehen-kontaktua-rocketbook-core-koaderno-adimentsua/

Lehen kontaktua: RocketBook Core koaderno 'adimentsua' | teknopata.eus

Egunotan RocketBook koaderno 'adimentsua' probatzen nabil. Berrerabilgarria izateaz gain, bertan idatzitakoa erraz digitalizatzeko modua eskaintzen du.

teknopata

Lehen kontaktua: RocketBook Core koaderno ‘adimentsua’

Publikoak hala eskatuta, aspaldiko ohitura bat berreskuratu dut eta probatzen ari naizen azken trepetatxoaren analisi txiki bat ekarri dizuet beste bideo horroroso batean. Eh! Peertube kanala estreinatzeko balioko du, gainera!

https://peertube.eus/w/v7TyGMpNZGsn5nUDLf5aoo

Laburbilduz, RocketBook Core hau koaderno ‘adimentsua’ edo konektatua dela esan daiteke. Bi bereizgarri nagusi ditu:

  • Behin eta berriz berrabil daiteke. Boligrafo mota jakin batekin erabili behar da (Pilot Frixion delakoa), eta orrialde guztiak betetakoan, zapibat eta ur tanta batzuk erabilita garbitu daiteke. Sikatu ondoren prest dago berriz erabiltzeko.
  • RocketBook aplikazioarekin eskaneatu eta edukia erraz digitalizatzeko pentsatuta daude. Orriek QR eta bestelako marka berezi batzuk dituzte ertzetan. Marka horiei esker, RocketBook aplikazioa erabiliz oso erraza da koadernoan idatzi duzuna eskaneatu, testu bilakatzen saiatu eta online zerbitzu ezagunenetara igotzea. Testua ezagutzeko OCR zerbitzuak ingelesa baino ez du ulertzen ofizialki, eta beraz, nik bezala euskaraz idazten baduzu, eta kaligrafia kaskar samarra baduzu, era guztietako sorpresak aurki ditzakezu!
Oso-oso-oso argi idatzi beharra dago testu errekonozimenduak ondo funtzionatzeko! :)

Bota begiradatxo bat bideoari, ea interesgarri suertatzen zaizuen. Edozein galdera, iradokizun eta abar, ongi etorria, noski!!!

#digitalizazioa #ocr #probak #rocketbook #trepetak #unpoltsing

teknopata

Teknologia, komunikazioa, umorea, gizartea, euskara... Bakoitza bere frikiak bizi du!

PeerTube.eus

Teknopataren Txokoa: Probatan gaude, barkatu eragozpenak!

Blogean aldaketak egiten ari gara eta litekeena da egunotan mezu arraroak jasotzea, barkatu!

https://teknopata.eus/2024/04/probatan-gaude-barkatu-eragozpenak//?utm_source=mastodon&utm_medium=referral&utm_campaign=autopost

#aldaketak #eragozpenak #erroreak #mezuak #probak