Eta hau? Nerabeak leku jakin batzuetan batu daitezela eragozteko gailu bat, gero eta hedatuagoa, antza, helduok nekez entzun dezakegun frekuentzia altuko soinu desatsegin bat etengabe emititzen duena. Irrigarri bezain beldurgarria, ezta? 0.O

Lehen kontaktua: RocketBook Core koaderno ‘adimentsua’
Publikoak hala eskatuta, aspaldiko ohitura bat berreskuratu dut eta probatzen ari naizen azken trepetatxoaren analisi txiki bat ekarri dizuet beste bideo horroroso batean. Eh! Peertube kanala estreinatzeko balioko du, gainera!
https://peertube.eus/w/v7TyGMpNZGsn5nUDLf5aoo
Laburbilduz, RocketBook Core hau koaderno ‘adimentsua’ edo konektatua dela esan daiteke. Bi bereizgarri nagusi ditu:
Bota begiradatxo bat bideoari, ea interesgarri suertatzen zaizuen. Edozein galdera, iradokizun eta abar, ongi etorria, noski!!!
#digitalizazioa #ocr #probak #rocketbook #trepetak #unpoltsing
Teknopataren Txokoa: Ozpin sindromea
Badakizue zer den 'ozpin sindromea'? Nik ezustean ikasi berri dut, 2003 inguruko nire iBook zaharra kutxatik atera dudanean.
#Apple #gatxetak #MacOsXEuskaraz #OzpinSindromea #trepetak #vintage