Sahatsa, buruko-mina kentzeko landare hori
Ikasturte honetako azken Badena eta eztena saioa izan dugu gaurkoan, Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakastaren eskutik. Sahatsa edo zumea izan da…
https://amezti.eus/ultzama/1780476094300-sahatsa-buruko-mina-kentzeko-landare-hori?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Sahatsa, buruko-mina kentzeko landare hori
Ikasturte honetako azken Badena eta eztena saioa izan dugu gaurkoan, Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakastaren eskutik. Sahatsa edo zumea izan da gaurko protagonista. Bazenekien buruko-mina kentzeko aspirinaren atzean landare hau dagoela?
Amezti.eusZaintzen inguruko dokumentala ondu dute Ultzamaldean
'Ultzamaldean zainketak' izenburupean, zaintzen gaia jorratzen duen dokumentala osatu dute azken hilabeteetan eskualdean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbit…
https://amezti.eus/ultzama/1780391873864-zaintzen-inguruko-dokumentala-ondu-dute-ultzamaldean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Zaintzen inguruko dokumentala ondu dute Ultzamaldean
'Ultzamaldean zainketak' izenburupean, zaintzen gaia jorratzen duen dokumentala osatu dute azken hilabeteetan eskualdean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta. Isa Saez Imozko zinemagileak zuzendu du dokumentala, eta eskualdeko udalerri desberdinetan zaintzak jasotzen dituzten nahiz alor desberdinetan zaintzen aritzen diren herritarren testigantzak jaso dituzte, besteak beste. Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikariak eman dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan. Ekainaren 4an Larraintzarren eta 5ean Jauntsarasten emanen dute dokumentala.
Amezti.eusKantu ikasleen eta Imozko eta Basaburuko abesbatzen emanaldia, Erason
Oihana Fernandez Iturri abeslariak kantu klaseak ematen ditu ikasturte osoan Muskitzen eta Aizarotzen, eta Imozko eta Basaburuko korua ere zuzentzen …
https://amezti.eus/ultzama/1779956706821-kantu-ikasleen-eta-imozko-eta-basaburuko-abesbatzen-emanaldia-erason?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Kantu ikasleen eta Imozko eta Basaburuko abesbatzen emanaldia, Erason
Oihana Fernandez Iturri abeslariak kantu klaseak ematen ditu ikasturte osoan Muskitzen eta Aizarotzen, eta Imozko eta Basaburuko korua ere zuzentzen ditu. Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, ikasturte bukaerako emanaldi berezia emanen dute Erasoko elizan.
Amezti.eusGora erleak eta polinizatzaileak!
Erleen munduko eguna izan zen maiatzaren 20an, eta egun horren ospakizuna aprobetxatu dugu gaurko Memoriaren txokoa saioa erleen eta polinizatzaileen…
https://amezti.eus/ultzama/1779431703398-gora-erleak-eta-polinizatzaileak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #ingurumena

Gora erleak eta polinizatzaileak!
Erleen munduko eguna izan zen maiatzaren 20an, eta egun horren ospakizuna aprobetxatu dugu gaurko Memoriaren txokoa saioa erleen eta polinizatzaileen munduari eskaintzeko. Izan ere, biodibertsitatea mantzentzeko eta gizakiok nahiz bestelako animaliak elikatzeko ezinbesteko papera betetzen dute intsektu txiki eder horiek. Beraz... zaindu ditzagun erleak!
Amezti.eusAralar Musika Eskolako eskualdeko ikasleak, bihar Zumaian
Aralar Musika Eskolako Mendialdeko 40 ikasle, tartean Ultzamaldekoak ere, Zumaiara joanen dira kontzertuan, hango musika eskolarekin elkartrukean.
https://amezti.eus/ultzama/1778855772337-aralar-musika-eskolako-eskualdeko-ikasleak-bihar-zumaian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #hezkuntza

Aralar Musika Eskolako eskualdeko ikasleak, bihar Zumaian
Aralar Musika Eskolako Mendialdeko 40 ikasle, tartean Ultzamaldekoak ere, Zumaiara joanen dira kontzertuan, hango musika eskolarekin elkartrukean.
Amezti.eusEgun Ero Kantuz: Virginia Telletxea Sarasa
Muskizko Virginia Telletxea izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Burlatan jaioa, txikitatik harreman berezia izan du Imotzekin, eta …
https://amezti.eus/ultzama/1778836832051-egun-ero-kantuz-virginia-telletxea-sarasa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Egun Ero Kantuz: Virginia Telletxea Sarasa
Muskizko Virginia Telletxea izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Burlatan jaioa, txikitatik harreman berezia izan du Imotzekin, eta urte mordoxka daramatza bertan bizitzen honezkero. Bere bizitzako istorioak eta hamar kantu kuttunak ezagutu nahi?
Amezti.eusBroma gutxi: 43. saioa
Broma gutxi saioaren 43. atala dudu hau! Beti bezala, punk eta hardcore doinuz betetako irratsaioa da Txominek gidatzen duena.
https://amezti.eus/ultzama/1778226361785-broma-gutxi-43-saioa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Broma gutxi: 43. saioa
Broma gutxi saioaren 43. atala dudu hau! Beti bezala, punk eta hardcore doinuz betetako irratsaioa da Txominek gidatzen duena.
Amezti.eusGartzarongo XLI. Pilota Txapelketako izen-ematea zabaldu dute
Hemen da berriz eskualdeko pilotaren hitzordurik garrantzitsuenetako bat, Gartzarongo Pilota Txapelketa. XLI. edizioa izanen da aurtengoa, eta izena …
https://amezti.eus/ultzama/1778063412269-gartzarongo-xli-pilota-txapelketan-izena-emateko-epea-ireki-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #kirola

Gartzarongo XLI. Pilota Txapelketako izen-ematea zabaldu dute
Hemen da berriz eskualdeko pilotaren hitzordurik garrantzitsuenetako bat, Gartzarongo Pilota Txapelketa. XLI. edizioa izanen da aurtengoa, eta izena emateko epea zabalik da honezkero, ekainaren 5era arte luzatuko da. Toki Alai elkarteak antolatzen du urtero kirol ekimena.
Amezti.eusIntsusa: sendabelarra, txirula-katxinba eta xanpaina, dena batera!
Intsusa izan da gaurko Badena eta eztena kolaborazioko protagonista. Zuhaixka honek gure eskualdeko toponimian duen tokiaz, bere erabilpenez nahiz bi…
https://amezti.eus/ultzama/1778056303652-intsusa-sendabelar-gisa-nahiz-xanpaina-egiteko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #ingurumena

Intsusa: sendabelarra, txirula-katxinba eta xanpaina, dena batera!
Intsusa izan da gaurko Badena eta eztena kolaborazioko protagonista. Zuhaixka honek gure eskualdeko toponimian duen tokiaz, bere erabilpenez nahiz bixikeriez aritu zaizkigu Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakasta. Sendabelar gisa asko erabili izan da, baina, bazenekien intsusa-xanpaina ere egin daitekeela? Errezeta ekarri digute gure kolaboratzaile finek!
Amezti.eusZahartze aktiborako jardunaldia eginen da Larraintzarren maiatzaren 8an
Zahartze aktiboaren inguruko lanketa bultzatu nahi dute eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, eta horretarako, jardunaldia antolatu dute ma…
https://amezti.eus/ultzama/1777452934935-zahartze-aktiborako-jardunaldia-eginen-da-larraintzarren-maiatzaren-8an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea
Zahartze aktiborako jardunaldia eginen da Larraintzarren maiatzaren 8an
Zahartze aktiboaren inguruko lanketa bultzatu nahi dute eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, eta horretarako, jardunaldia antolatu dute maiatzaren 8rako. Apirilaren 29a izanen da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako eta izena emateko 948 30 93 50 eta 948 30 93 50 telefonoak daude.
Amezti.eus