
N-121-A errepidea itxita egonen da astelehenean eta asteartean
Ekainaren 15ean, astelehenarekin, 8:00etan itxi eta astearteko 20:00ak arte ez da Zabalduko, Belateko tunelen lanengatik.
Amezti.eusIkasturteko azken hiru telesail gomendioak
Pelikula eta telesail gomendioen zerrenda zabala osatu dugu aurten ere Jule Goñi erasoarraren laguntzarekin, Spoiler Alert! kolaborazioan. Ikasturte …
https://amezti.eus/imotz/1781080995060-ikasturteko-azken-hiru-telesail-gomendioak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#imotz #kultura

Ikasturteko azken hiru telesail gomendioak
Pelikula eta telesail gomendioen zerrenda zabala osatu dugu aurten ere Jule Goñi erasoarraren laguntzarekin, Spoiler Alert! kolaborazioan. Ikasturte honetako azken kolaboarzioan hiru telesail ekarri dizkigu: Recalé telesail frantziarra, Leonad and Hungry Paul irlandarra, eta Zerocalcare italiarraren Por cuatro perras.
Amezti.eusCuraçao: papiamentoa hitz egiten den Karibeko irla txiki hori
1969an Shell petrolio enpresaren aurka langileen mobilizazio jendetsuak gertatu ziren Curaçao irlan, Venezuelako kostatik 50 kilometro eskasera dagoe…
https://amezti.eus/ultzama/1780645225643-curacao-papiamentoa-hitz-egiten-den-karibeko-irla-txiki-hori?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Curaçao: papiamentoa hitz egiten den Karibeko irla txiki hori
1969an Shell petrolio enpresaren aurka langileen mobilizazio jendetsuak gertatu ziren Curaçao irlan, Venezuelako kostatik 50 kilometro eskasera dagoen herrialdean. Europaren kolonizazioa mendeetan jasan du irla txiki bezain aberatsak, eta bere hizkuntza ere, papiamentoa, hizkuntza desberdin askoren arteko nahasketa da. Herrialde txiki honi eskaini diogu gaurko Memoriaren Txokoa.
Amezti.eusBroma gutxi: 45. saioa
Hemen duzue Broma Gutxi musika irratsaioaren 45. atala. Punk eta hardcore doinuz betetako biniloak ekarri dizkigu gaurkoan ere Txominek. On egin!
https://amezti.eus/ultzama/1780556743007-broma-gutxi-45-saioa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #kultura

Broma gutxi: 45. saioa
Hemen duzue Broma Gutxi musika irratsaioaren 45. atala. Punk eta hardcore doinuz betetako biniloak ekarri dizkigu gaurkoan ere Txominek. On egin!
Amezti.eusSahatsa, buruko-mina kentzeko landare hori
Ikasturte honetako azken Badena eta eztena saioa izan dugu gaurkoan, Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakastaren eskutik. Sahatsa edo zumea izan da…
https://amezti.eus/ultzama/1780476094300-sahatsa-buruko-mina-kentzeko-landare-hori?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Sahatsa, buruko-mina kentzeko landare hori
Ikasturte honetako azken Badena eta eztena saioa izan dugu gaurkoan, Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakastaren eskutik. Sahatsa edo zumea izan da gaurko protagonista. Bazenekien buruko-mina kentzeko aspirinaren atzean landare hau dagoela?
Amezti.eusZaintzen inguruko dokumentala ondu dute Ultzamaldean
'Ultzamaldean zainketak' izenburupean, zaintzen gaia jorratzen duen dokumentala osatu dute azken hilabeteetan eskualdean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbit…
https://amezti.eus/ultzama/1780391873864-zaintzen-inguruko-dokumentala-ondu-dute-ultzamaldean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Zaintzen inguruko dokumentala ondu dute Ultzamaldean
'Ultzamaldean zainketak' izenburupean, zaintzen gaia jorratzen duen dokumentala osatu dute azken hilabeteetan eskualdean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta. Isa Saez Imozko zinemagileak zuzendu du dokumentala, eta eskualdeko udalerri desberdinetan zaintzak jasotzen dituzten nahiz alor desberdinetan zaintzen aritzen diren herritarren testigantzak jaso dituzte, besteak beste. Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikariak eman dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan. Ekainaren 4an Larraintzarren eta 5ean Jauntsarasten emanen dute dokumentala.
Amezti.eusIsa Saez zinemagileak figuranteak behar ditu Imotzen grabatzen ari den laburmetrairako
Hostoak eroriko direnean laburmetraia ari da grabatzen Imotzen, ia-ia amaitu du, baina azken irudietarako hiruzpalau figurante behar ditu. Ekainaren …
https://amezti.eus/imotz/1780050759874-isa-saez-zinemagileak-figuranteak-behar-ditu-imotzen-grabatzen-ari-den-laburmetrairako?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#imotz #kultura

Isa Saez zinemagileak figuranteak behar ditu Imotzen grabatzen ari den laburmetrairako
Hostoak eroriko direnean laburmetraia ari da grabatzen Imotzen, ia-ia amaitu du, baina azken irudietarako hiruzpalau figurante behar ditu. Ekainaren 6an grabatuko dira irudiak.
Amezti.eusKantu ikasleen eta Imozko eta Basaburuko abesbatzen emanaldia, Erason
Oihana Fernandez Iturri abeslariak kantu klaseak ematen ditu ikasturte osoan Muskitzen eta Aizarotzen, eta Imozko eta Basaburuko korua ere zuzentzen …
https://amezti.eus/ultzama/1779956706821-kantu-ikasleen-eta-imozko-eta-basaburuko-abesbatzen-emanaldia-erason?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #gizartea

Kantu ikasleen eta Imozko eta Basaburuko abesbatzen emanaldia, Erason
Oihana Fernandez Iturri abeslariak kantu klaseak ematen ditu ikasturte osoan Muskitzen eta Aizarotzen, eta Imozko eta Basaburuko korua ere zuzentzen ditu. Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, ikasturte bukaerako emanaldi berezia emanen dute Erasoko elizan.
Amezti.eusGora erleak eta polinizatzaileak!
Erleen munduko eguna izan zen maiatzaren 20an, eta egun horren ospakizuna aprobetxatu dugu gaurko Memoriaren txokoa saioa erleen eta polinizatzaileen…
https://amezti.eus/ultzama/1779431703398-gora-erleak-eta-polinizatzaileak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#anue #atetz #basaburua #imotz #lantz #odieta #ingurumena

Gora erleak eta polinizatzaileak!
Erleen munduko eguna izan zen maiatzaren 20an, eta egun horren ospakizuna aprobetxatu dugu gaurko Memoriaren txokoa saioa erleen eta polinizatzaileen munduari eskaintzeko. Izan ere, biodibertsitatea mantzentzeko eta gizakiok nahiz bestelako animaliak elikatzeko ezinbesteko papera betetzen dute intsektu txiki eder horiek. Beraz... zaindu ditzagun erleak!
Amezti.eusAdinduendako zerbitzu ibiltariaren aurkezpenak eginen dituzte Jauntsaratsen eta Larraintzarren
'Herriz herri despopulazioaren aurrean' ekimena abiatu du Nafarroako Gobernuak Solera Fundazioarekin batera, adinekoendako zerbitzu ibiltariak eskain…
https://amezti.eus/ultzama/1779270438268-adinduendako-zerbitzu-ibiltariaren-aurkezpenak-eginen-dituzte-jauntsaratsen-eta-larraintzarren?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#atetz #basaburua #imotz #osasuna

Adinduendako zerbitzu ibiltariaren aurkezpenak eginen dituzte Jauntsaratsen eta Larraintzarren
'Herriz herri despopulazioaren aurrean' ekimena abiatu du Nafarroako Gobernuak Solera Fundazioarekin batera, adinekoendako zerbitzu ibiltariak eskaintzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena izanen da maiatzaren 20an Jauntsaratsen eta maiatzaren 21ean Larraintzarren, arratsaldeko 18:00etan. Lucia Burgi ekimeneko gizarte langileak eman dizkigu xehetasunak gaurko elkarrizketan.
Amezti.eus