Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin.

«Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute.»

https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/

#BurujabetzaTeknologikoa #InternetDemokratikoa #Pribatutasuna #ProtectEU #Teknologia

Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin.

«Ez dugu zaintza digitaleko eredu berri bat behar. Kontrakoa behar dugu: gardentasun handiagoa, herritarren kontrol handiagoa, tresna deszentralizatu gehiago. Europol gutxiago behar dugu, Frontex gutxiago, susmagarria nor den erabakitzeko algoritmo gutxiago.»

https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/

#BurujabetzaTeknologikoa #InternetDemokratikoa #Pribatutasuna #ProtectEU #Teknologia

Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute: gure eskubide digitalen, gure pribatutasunaren eta zelatatuak izan gabe komunikatzeko eskubidearen aurkako eraso larri bat.

Orekaz hitz egiten dute, gure pribatutasuna haien segurtasunarekin bateragarri egiteaz. Baina hori kea da. Ezin da zerbait “orekatu” bere oinarrietako bat suntsituz.

Utzidazue zergatia azaltzen.

Plana argia da: erabiltzaileen datu zifratuetara sarbidea lortzea

Lawful access by design esaten diote (diseinutik legezko sarbidea). Horrek esan nahi du: plataformek, aplikazioek, mezularitza-zerbitzuek eta gailuek mekanismo bereziak eduki beharko lituzketela, indar polizialek datuetara sartu ahal izateko, datu horiek zifratuta egon arren. ProtectEU-ren bide-orriaren arabera, 2030erako estatu kide guztiek gaitasuna izan beharko lukete komunikazio zifratuetara eraginkortasunez sartzeko. Hori guztia, gainera, “zifratua ahuldu gabe” egin nahi dutela diote. Baina bi gauza horiek batera, ezin dira eman.

Ezinezkoa da zifratze sendoa edukitzea, zifratze horrek “Gobernuarentzat izan ezik” aukera aktibatuta badauka.

Behin ate bat irekitzen baduzu, edonor sar daiteke. Atzeko edozein ate edo sarbide alternatibo, sekretua izan beharko lukeena deszifratzea ahalbidetzen duen edozein mekanismo… egiturazko kaltea da. Gobernu autoritarioek, enpresa pribatuek, poliziek eta baliabide teknikoak eta motibazio nahikoa duen edonork ustiatu dezaketen zuloa.

Going Dark: aitzakia berria

Batzordeak Going Dark kontzeptuarekin justifikatzen du eraso hau: segurtasun indarrek kriminalitate digitalaren aurrean itsu geratzeko duten beldurrarekin. Zifratuak poliziari bere lana egitea eragozten diola diote. Baina hori falazia arriskutsua da. Poliziak inoiz baino sarbide handiagoa du datu pertsonaletara. Arazoa ez da ezin direla sartu, sarrera mugagabea nahi dutela baizik, benetako bermerik gabe, errudunak eta errugabeak bereizten ez dituzten zaintza masiboko tresnekin.

Prebentziozko zaintza bateraezina da gizarte aske batekin. Demokraziak, baldin eta existitzen badira, ez dira defendatzen mundu guztia zelatatuz, guztiek modu pribatuan, seguruan eta beldurrik gabe komunikatzeko duten eskubidea errespetatuz defendatzen dira.

Eskubide digitalen aldeko erakunde zibilek argi diote: hau distopia digitala da

European Digital Rightsetik (EDRi), Chloé Berthélémy ikertzailea oso argia izan zen: ProtectEU Europako distopia digitala lortzeko beste urrats bat da. Ez da segurtasun-politika bat. Zaintza-arkitektura bat da. Kontrol-eredu berri baten oinarriak ezartzen ari dira, betikoa aitzakia hartuta. Beti dira kausa nobleak. Beti da gure onerako. Baina emaitza beti bera da: botere gehiago estatuentzat, askatasun gutxiago herritarrontzat.

Ez al da jokabide ezaguna?

Zuek jakitea nahi ez dutena: zifratzeak guztiok babesten gaitu

Zifratzea tresna politiko eta soziala da.

Kazetariak babesten ditu errepresoreen aurrean, ekintzaileak mehatxuen aurrean, indarkeriaren biktimak biktimarioen aurrean, ahots disidenteak errepresioaren aurrean, LGTBIQ+ pertsonak *foboen aurrean, emakumeak tratu txarren egile direnen aurrean, herritar arruntak banku ustelen aurrean, zaintza-enpresen aurrean, eta urrats bakoitza kontrolatu nahi duten gobernuen aurrean. Babesten ditu langile prekarioak enpresa ustelen aurrean, ikasleak autoritate bortitzen aurrean, migranteak xenofoboen aurrean, adinekoak indarkeria egoeren aurrean, errefuxiatuak diskriminazioaren aurrean, artista eta sortzaileak zentsuraren aurrean, lurralde okupatuetako herritarrak indarkeriaren aurrean, mugimendu feminista patriarkatuaren aurrean, pobreziaren aurka borrokatzen diren komunitateak zapalkuntzaren aurrean, berdintasunaren alde borrokatzen dutenak diskriminazio sistemikoaren aurrean…

Adibide gehiago jarri ditzaket, baina uste dut ideia ulertzen dela:

  • Zifratu gabe, hori guztia desagertu egiten da.
  • Zifratu gabe, helburu bihurtzen gara.
  • Zifratu gabe, sareak espazio libre izateari uzten dio.

Eta kontua ez da EBren asmo onetan konfiantza izatea. Printzipioak dira. Sarbidea guztiz legezkoa izan arren, epailearen aginduz bakarrik aktibatuko balitz ere, atea hor egongo litzateke, bortxatzeko, berrerabiltzeko, iragazteko edo gaizki kudeatua izateko prest.

Ez al dugu ikasi “segurtasunagatiko” aitzakia bakoitza, mehatxu bat dela azkenerako?

“Salbuespenekin zifratzea” gezur arriskutsua da

Erakundeek konbentzitu nahi gaituzte bi munduetatik onena izan dezakegula: pribatutasuna herritarrentzat eta legezko sarbidea polizientzat. Baina hori ez da egia. Ez dago herritarrontzat segurua den baina Estatuak erabil dezakeen zifratze bat diseinatzeko modurik, bide hori bera ahulezia sistemiko bihurtu gabe. Hala diote ehunka adituk, kriptografok, akademikok, baita segurtasun-agentzietako kide ohiek ere.

Behin eta berriz errepikatzen dute: guztientzat da ala ez da inorentzat. Kontrakoa esaten duenak gezurra esaten du edo ez daki zertaz ari den.

Helburua ez litzateke izan behar zaintza hobetzea: zaintza geldiaraztea baizik

Ez dugu zaintza digitaleko eredu berri bat behar. Kontrakoa behar dugu: gardentasun handiagoa, herritarren kontrol handiagoa, tresna deszentralizatu gehiago. Europol gutxiago behar dugu, Frontex gutxiago, susmagarria nor den erabakitzeko algoritmo gutxiago.

Eta, batez ere, zelatatu ez gaitzaten eskubidea defendatu behar dugu.

Zelatatzen gaituztenean, ez garelako benetan aske. Zeren begiratzen gaituztenean, autozentsuratu egiten baikara. Irakurriak, grabatuak edo etiketatuak izateko beldurrak gure jokabideak aldatzen dituelako, intimitatea hausten duelako eta otzanago bihurtzen gaituelako.

Zifratua edo basakeria: ez da eztabaida teknikoa, politikoa da

Beldurra saldu nahi digute zaintza naturaltzat har dezagun. Baina ez ginen jaio zelatatuak izateko. Ez dago segurtasunik atzeko atez betetako mundu batean.

Horregatik, behetik, ertzetatik, ezkerretik, sare deszentralizatuetatik eta espazio libreetatik, esan dezagun:

ProtectEU EZ!!!

Zer egin genezake?

  • ProtectEU publikoki salatzea, benetan zer den azalduz: botere-estrategia bat, ez babes-estrategia bat.
  • Eurodiputatuei eta gobernuei presioa egitea: jakin dezatela ez dugula onartuko atzeko aterik.
  • Askeak, auditagarriak eta deszentralizatuak diren teknologiak erabiltzea eta sustatzea: Matrix, GPG, VPN, Tails, Tor…
  • Behar denean desobeditzea.
  • Goiburuko argazkia: Home Water Softener Reviews, CC BY 2.0.

    #burujabetzaTeknologikoa #internetDemokratikoa #pribatutasuna #ProtectEU #teknologia

    https://etzi.pm/europar-batasunak-zifratua-hautsi-nahi-du-segurtasunaren-aitzakiarekin/

    Bakarrizketa?

    Speaker ‘s Corner Londresko Hyde Park-en dagoen gune historikoa da. Adierazpen-askatasunaren sinbolo gisa sortu zen eta aukera eman dio edonori plataforma inprobisatu batera igotzeko eta edozein gairi buruz hitz egiteko publikoaren aurrean. Gune hau eztabaida sutsuen, diskurtso politikoen eta adierazpen kulturalen lekuko izan dela irudikatzen dut, eta ideiak zentsuraren beldurrik gabe azaltzeko lekua eskaintzen du.

    Niretzat, elkarrizketek balio berezia dute, hitz egite hutsetik haratago doan lotura: entzutea ere inplikatzen dute.

    Londresen izan nintzen lehen aldian, Speaker ‘s Corner bisitatzeko ideiak liluratu ninduen. Hainbat jatorritako eta ideia desberdinak dituzten pertsonak aurkitzea imajinatzen nuen, beren pentsamenduak partekatzen. Orain, imajinatu Speaker ‘s Corner-eko plataforma batera igotzen naizela, hitzaldi sutsu eta eztabaidagarri bat ematen dudala, eta erantzunak entzuten geratu edo eztabaida bat hasi beharrean, nire gauzak jaso eta alde egiten dudala besterik gabe. Ekintza horrek, berez, suntsitu egingo luke lekuaren helburua. Elkarrizketa bat izan beharko lukeena bakarrizketa huts bat bihurtuko luke, toxiko izatetik oso hurbil egongo litzatekeen bakarrizketa. Nagusitasun adierazpen bat, adierazpen askatasunaz mozorrotua. Entzuleei entzungor egiteaz gain, argi utziko nuke ez zaidala axola besteek zer pentsatzen edo sentitzen duten. Jarrera berekoia litzateke.

    Ispilu-kontuen kalteak sare libreetan

    Jokabide hori, zoritxarrez, ohikoa da sare sozialetan, batez ere ispilu-kontuak erabiltzen direnean. Hori gertatzen da norbaitek automatikoki errepikatzen dituenean bere argitalpenak sare sozial pribatibo batetik, hala nola X edo Bluesky, Mastodon bezalako plataforma libre batera. Lehen begiratuan, estrategia ez kaltegarria irudi dezake, irismena maximizatzeko edo audientzia desberdinetara iristeko. Baina, oso problematikoa da, kontu horietako gehienek ez baitute inolako interakziorik sare libreko komunitatearekin. Edukia argitaratu besterik ez dute egiten, iruzkinei, galderei edo elkarrizketa-saiakerei erantzun gabe. Kontu horiek esango balute bezala: “Hemen duzue esan behar dudana, baina bost axola niri zer erantzun behar didazuen”.

    Jokabide mota hori fedibertsoaren komunitatearekiko errespetu falta izateaz gain, sare libreen oinarri diren balioekiko (parte-hartzea, interakzioa eta horizontaltasuna) erabateko konpromiso falta ere erakusten du. Praktika horiek martxan jartzen dituztenek bozgorailu soil gisa tratatzen dute fedibertsoa, mezua zabaltzeko bitarteko gehigarri gisa, baina komunitatearen parte aktibo izateko inolako asmorik gabe.

    Ez da arazo txikia; ondorio kaltegarriak ditu sare libreentzat. Lehenik eta behin, plataforma pribatiboekiko mendekotasuna betikotzen du. Kontu horiek ispilu huts gisa kokatzen dira, eta horrek indartu egiten du sare libreak berez garrantzitsuak ez direlako ideia, baizik eta bigarren mailako kanal gisa baino ez direla existitzen. Ikuspegi horrek fedibertsoaren helburua ahultzen du: benetako interakzioa sustatzen duten pertsonen komunitate autonomoak eraikitzea, algoritmoetatik eta plataforma pribatiboetatik urrun.

    Gainera, zarata sartzen du sare libreetan. Interakziorik ez dagoenez, kontu zonbi horiek ez dute ezer esanguratsurik esaten elkarrizketetan. Horrek frustrazioa sortzen die parte hartzen saiatzen diren erabiltzaileei, eta, epe luzera, motibazioa kentzen die fedibertsoan komunitate aktibo bat eraiki nahi dutenei.

    Benetako konpromisorako deia

    Fedibertsoak ez du zonbirik behar, ezta interakzioz mozorrotutako bakarrizketarik ere. Behar duena parte-hartze zintzoa da, eta hori posible egiten duten pertsonekiko errespetua. Norbaitek fedibertsoa erabili nahi badu, elkarri eragiteko, erantzuteko eta zerbait esanguratsua ekartzeko izan beharko luke, nire uste apalean. Bestela, haien presentzia alferrikakoa da, eta komunitate bat ulertzeko dudan moduarentzat kaltegarria.

    Speaker ‘s Corner-en hitzaldi bat eman eta inori entzun gabe alde egitea bezalakoa da praktika hau: espazioarekiko eta bertan bizi direnekiko mespretxuaren erakusgarri.

    Sare libreek aurrera egitea nahi badugu, nire ustez praktika horiek baztertu eta komunikazioa noranzko bikoa, benetakoa eta guztiontzat aberasgarria izango den ingurunea sustatu behar dugu.

    Goiburuko irudia: Cory Doctorow, CC BY-SA 2.0.

    #burujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #goazenlagunok #internetDemokratikoa #sareSozialak #teknologia

    https://etzi.pm/bakarrizketa/

    File:Me at London Copyfighters' Drunken Brunch and Talking Shop, Speakers' Corner, Hyde Park, London - Flickr - gruntzooki.jpg - Wikimedia Commons

    The Guardian eta La Vanguardia Xtik irtetea ez da keinu sinboliko bat bakarrik. Erabaki hori benetako arazo bati erantzuten dio: plataforma pribatibo handiek ez dute eskaintzen informazioa elkarbanatzeko ingurune seguru eta kalitatezkoa https://etzi.pm/hedabideak-fedibertsoan/

    #BurujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #InternetDemokratikoa #SareSozialak #Teknologia

    Zergatik egin beharko lukete The Guardian eta La Vanguardia egunkariek (eta gainontzeko besteek ere) sare sozial deszentralizatu eta askeen aldeko apustua? - etzi.pm

    Duela gutxi, The Guardian-ek (atzo) eta La Vanguardia-k (gaur) X sare antisozialean argitaratzeari utziko diotela iragarri dute, desinformazioaren arazoa gero eta handiagoa delako eta plataforma horretan ez dagoelako moderaziorik. Egungo kazetaritzan premiazko beharra nabarmentzen duen erabakia da: egiaztatutako informazioa partekatzeko ingurune seguru eta etikoagoak aurkitzea. Testuinguru horretan, fedibertsoa da bide oparoena. The Guardian eta La […]

    etzi.pm

    Zergatik egin beharko lukete The Guardian eta La Vanguardia egunkariek (eta gainontzeko besteek ere) sare sozial deszentralizatu eta askeen aldeko apustua?

    Duela gutxi, The Guardian-ek (atzo) eta La Vanguardia-k (gaur) X sare antisozialean argitaratzeari utziko diotela iragarri dute, desinformazioaren arazoa gero eta handiagoa delako eta plataforma horretan ez dagoelako moderaziorik. Egungo kazetaritzan premiazko beharra nabarmentzen duen erabakia da: egiaztatutako informazioa partekatzeko ingurune seguru eta etikoagoak aurkitzea.

    Testuinguru horretan, fedibertsoa da bide oparoena.

    The Guardian eta La Vanguardiaren erabakia: komunikazio digitalaren paradigma-aldaketa?

    The Guardian eta La Vanguardia Xtik irtetea ez da keinu sinboliko bat bakarrik. Erabaki hori benetako arazo bati erantzuten dio: plataforma pribatibo handiek ez dute eskaintzen informazioa elkarbanatzeko ingurune seguru eta kalitatezkoa. Elon Musken zuzendaritzapean Xn izandako aldaketek (besteak beste, moderazioaren murrizketak eta “adierazpen askatasunaren izenean” edukien inguruko politiken existentziarik ezak), desinformazioa eta diskurtso toxikoak ugaritzen eta saritzen diren espazio bihurtu dute.

    Parametro horietan mugituz gero, logikoa dirudi proiektu desberdinek alternatibak bilatzea, gizartearekin duten erantzukizuna haiek nahi dituzten parametroetan mantendu ahal izateko.

    Orain dela ez gehiegi ia-ia bazterrekoa zen irakurketa egin dute bi hedabideek: Xko desinformazioaren eta gorrotoaren arazoa gero eta handiagoa dela aipatuz.

    Harremanak desberdin kudeatzeko aukera (+ ideia bat)

    Sare pribatiboen arazo garrantzitsuenetako bat, eta ez da arazo garrantzitsu bakarra, da engagement gehien sortzen duen edukia lehenesten duten algoritmoen mende jartzen gaituztela, askotan egiaren kaltetan. Diseinu horrek albiste desinformatiboak biralizatzea sustatzen eta saritzen du, plataforma horien helburua erabiltzaileek horietan igarotzen duten denbora maximizatzea baita.

    Fedibertsoan, algoritmoek ez dute zehazten zer eduki erakusten diren; aldiz, argitalpenak kronologikoki aurkezten dira, eta horrek edukiaren manipulazioa murrizten ditu.

    Fedibertsoko moderazioa deszentralizatua da. Izan ere, instantzia bakoitzak bere arauak eta edukiak kudeatzeko politikak ezartzen ditu, erakunde zentral bakar batek ezarritako ildoei jarraitu beharrean. Horri esker, komunitate bakoitzaren beharretara eta balioetara egokituago egon daiteke, espazio seguruak sustatuz eta eduki desinformatiboek duten gizarte-inpaktua murriztuz. Instantzia bakoitzeko jabeek beren joko-arauak zehazteko gaitasunaren ondorioz, beste instantzia batzuk blokeatu edo mugatu ditzakete eta horrek komunitatea babesten laguntzen du.

    Ikuspegi malgu horrek aukera ematen die hedabideei ahaldunduko gaituen ingurune digital etiko eta gardenago baten sorreran aktiboki parte hartzeko.

    Hona ideia:

    The Guardian eta La Vanguardia egunkariek Mastodonen instantzia propioa sortzeak aukera emango lieke hedabide horiei beren arauen eta moderazio-politiken gaineko erabateko kontrola izateko, ingurune seguruagoa eta beren informazio-kalitatearekin eta erantzukizunarekin bat datorrena sortuz. Kontu korporatiboez gain, kazetari bakoitzak bere profila kudeatu ahal izango luke, irakurleekiko komunikazio zuzenagoa eta hurbilagoa erraztuz eta elkarrenganako konfiantza indartuz.

    Bada garaia hedabideek fedibertsoarekin bat egiteko?

    Erantzun laburra: bai, kateak nabaritu ahal izateko eta internet zati bat apurtuta dagoelako.

    Erantzun ertaina:

    Plataforma antisozialen sinesgarritasuna zalantzan dagoen une honetan, komunikabideek sare etikoagoetarantz eta egiarekin konprometituagoetarantz aldatzeko aukera dute. Fedibertsoa ez da alternatiba tekniko bat soilik, baizik eta ikuspegi berri bat, hedabideen eta irakurleen/ikusleen/entzuleen arteko harremanak nolakoa izan beharko lukeen azaltzen duena: gardena, errespetuzkoa eta komunitatean oinarritua. Ekosistema deszentralizatu baterako trantsizioa erronka handia dela onartzen badut ere, fedibertsoak aukera paregabea eskaintzen die hedabideei, sare pribatiboetan nagusi diren presio komertzial eta algoritmikoetatik aske. Une honetan, hedabideek fedibertsoari begiratu behar diote, eta pentsatu behar dute ekosistema horretan egoteak irakurleekin duen lotura birdefini eta aro digitalean duten misioa sendotu dezakeela.

    Erantzun luzea: X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

    Eta euskara?

    Euskarazko hedabideek mundu digitalean duten presentzia indartzeko aukera ezin hobea dute, mastodon.eus bezalako komunitate batekin bat egiten badute edo eurena propio sortzen badute.

    Instantzia horiek, fedibertsoan euskararen erabilera sustatzeko propio sortuak, euskarazko komunikabideek edukiak askatasunez eta errespetuz argitaratu eta partekatu ahal izateko plataforma bat eskaintzen dute, euskarari behar duen duintasuna eta ikusgarritasuna eskainiz. Sare deszentralizatuen parte izanik, komunikabideek ingurune digital sendo batean euskararen erabilera bultzatuko lukete eta beraien komunitateak indartzen ere lagunduko lukete, euskaraz bizi garenontzako gune inklusiboagoa eta aberatsagoa sortuz.

    Guk kudeatua, gure erara. Esango nuke, Argiak primeran ulertu duela fedibertsoa, eta esperientzia horretatik asko dugula ikasteko.

    #burujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #goazenlagunok #internetDemokratikoa #sareSozialak #teknologia

    https://etzi.pm/hedabideak-fedibertsoan/

    Why the Guardian is no longer posting on X

    We will stop posting from our official editorial accounts on the platform, but X users can still share our articles

    The Guardian

    💻 Posible al da sare sozial bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzea?

    🌱 Hemen duzue, burujabetza teknologikoaren bidean lehen urratsak emateko beharrari buruzko begirada bat https://etzi.pm/x-ren-lehen-twitter-akatsak-errepikatu-ala-behingoz-burujabetza-teknologikorantz-urratsak-eman/

    👇 Laburpena, ⛓️ hari honetan.

    #BurujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #InternetDemokratikoa #SareSozialak #Teknologia

    X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman? - etzi.pm

    X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat bertikalean kudeatzen diren sare sozialetara salto egiteko. Erraldoi teknologikoek kontrolatutako plataformak aukeratzean, arazo berberetan erortzeko arriskua dute: […]

    etzi.pm

    Hona hemen, nire lehenengo ekarpena @etzipm berrituari. Zuon interesekoa izatea eta hausnartzeko baliozkoa izatea espero dut:

    ✍️ X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman? https://etzi.pm/x-ren-lehen-twitter-akatsak-errepikatu-ala-behingoz-burujabetza-teknologikorantz-urratsak-eman/

    #Fedibertsoa #BurujabetzaTeknologikoa #SareSozialak #InternetDemokratikoa #Teknologia

    X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman? - etzi.pm

    X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat bertikalean kudeatzen diren sare sozialetara salto egiteko. Erraldoi teknologikoek kontrolatutako plataformak aukeratzean, arazo berberetan erortzeko arriskua dute: […]

    etzi.pm

    X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

    X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat bertikalean kudeatzen diren sare sozialetara salto egiteko. Erraldoi teknologikoek kontrolatutako plataformak aukeratzean, arazo berberetan erortzeko arriskua dute: boterearen zentralizazioan, gobernantza erabat bertikalean eta beraien datuen komertzializazioan, besteak beste. Horrelako plataformak garatzen dituzten pertsonak eta enpresak interes ekonomikoek bultzatzen dituzte, eta interes horiek, gehienetan, ez datoz bat gizartea eraldatzeko helburuekin. Horrelako pausuak ematea, mugatu egiten du, beste behin ere, benetako aldaketarako aukera. Izan ere, beraien gobernantza komunitatean bertan delegatzen ez dituen sareetara migratzean, mugimendu politiko aurrerakoiek tresna digital demokratikoagoak eta deszentralizatuagoak sustatzeko aukera baliotsua galtzen dute, parte hartzeko eta autonomiarako balioekin koherenteak direnak.

    Artikulu honetan ideia horretan sakondu nahi dut, hain zuzen ere. Zenbait ahotsek proposatu duten bezala, Europar Batasunak X-ren klon zentralizatu bat sortzeak, erakargarria irudi dezakeen arren, ez die heltzen sare sozialetako gobernantzaren eta botere-zentralizazioaren funtsezko arazoei.

    Artikulu honetan etorkizuneko beharrei ikuspegi kritiko batetik begiratzea dut helburu, datozen erronkei nola aurre egin aztertzeko, herritarren parte-hartzearen, berdintasunaren eta justizia sozialaren printzipioak alde batera utzi gabe. Eliteek edo korporazio handiek ezarritako irtenbideak onartu beharrean, boterea eta baliabideak modu bidezkoagoan banatzea ahalbidetuko duten proiektuak aztertuko ditugu, erabaki kolektibo eta gardenak hartzeko informazioa eskainiz.

    Gogoeta egitera gonbidatzen zaituztet. Zer nolako etorkizuna eraiki nahi dugu mundu digitalean? Zer egin dezakegu pertsonak (eta eskubideak eta ongizate digitala) erabakien erdigunean jartzeko?

    Zentralizazioaren arazoa

    EBk babestutako plataforma batek alternatiba seguru eta demokratiko bat eskain liezaieke egungo sare sozial komertzialei. Hala ere, zentralizazioa zentralizazioa da, baita EB bezalako erakunde publiko baten pean ere. Eredu horrek ez ditu konpontzen sare sozialen egiturazko arazoak, hala nola moderazioan gardentasun falta eta moderazio horren diseinuan parte hartzeko ezintasuna, algoritmoen manipulazioa edo datu pertsonalen ustiapena.

    Eraginkorragoa eta etikoagoa litzateke deszentralizazioaren aldeko apustua egitea, erabiltzaileek beraien datuen gaineko kontrol handiagoa izan dezaten eta moderazioa gardena eta parte-hartzailea izan dadin. Hor sartzen da jokoan software librean oinarritutako plataforma federatuen ekosistema, aukera ematen duena erabiltzaileei hainbat instantzien bidez elkarrekin aritzeko, agintaritza zentral baten mende egon gabe. Instantzia horiek beraien buruak kudeatu eta beraien arauak aplika ditzakete, eta espazio digitalen aferari dagokionez, horrek boterea indartzen du.

    Burujabetza teknologikorantz jotzea (geopolitikatik haratago doala onartuz)

    Burujabetza teknologikoa geopolitikotik harago doa; ikuspegi demokratikotik, esan nahi du pertsonek zer esan izan behar dutela beraien bizitzetan eragina duten teknologien garapenean eta erabileran. Testuinguru demokratiko batean, teknologiak hezkuntza- eta ahalduntze-tresna izan behar du, eta herritarrei aukera eman behar die erabakiak hartzen eta beraien balioak eta beharrak islatuko dituen ingurune digital bat sortzen aktiboki parte hartzeko. Horrek esan nahi du gardentasuna eta kontuak modu banatuan ematea lehenesten duten plataformak behar direla, teknologia eskuragarria dela eta komunitatearen zerbitzura dagoela ziurtatuz.

    Teknologian ahalduntze kolektiboa, besteak beste, komunitateek beraien burua antolatzeko eta baliabide teknikoen gaineko kontrola eskatzeko duten gaitasunean islatzen da. Horren barruan sartzen da ez bakarrik tokiko errealitatera egokitutako irtenbide digitalak sortzea (termino geopolitikoetan), baita pertsonei trebetasun kritikoak garatzeko aukera emango dien hezkuntza teknologikoa sustatzea ere. Hau da, burujabetza teknologikoaren helburua ez izan behar batzuei boterea kentzea, beste erraldoi batzuek botere kuota hori irabaz dezaten, baizik eta botere hori herriari itzultzea. Lankidetza- eta partaidetza-kultura bat sustatuz, gure erronka espezifikoei erantzungo dieten teknologiak gara ditzakegu, kanpotik ezarritako irtenbideen mende egon beharrean.

    Indibidualki, burujabetza teknologikoak pertsonei beraien datuak kudeatzeko eta pribatutasunaren gaineko benetako kontrola izateko eskubidea ematen die. Hori funtsezkoa da gero eta digitalizatuagoa den mundu honetan duintasuna eta autonomia pertsonala babesteko. Teknologiarekiko erabaki informatuak hartzeko: modu aktiboan eta kritikoan, norberaren eskubideak errespetatuko dituen eta ongizate digitala sustatuko duen ingurune digitala exijitzeko gai izango dena.

    Hala, burujabetza teknologikoa funtsezko zutabea da demokrazia erradikal eta parte-hartzailerako.

    Fedibertsoaren aukera deszentralizatua

    ActivityPub sare sozial deszentralizatuetan erabiltzeko diseinatutako komunikazio-protokolo bat da, hainbat plataformari modu libre eta federatuan elkarrekin aritzeko aukera ematen diena. Estandar horri eta beste batzuei esker, komunitate eta software desberdinetako erabiltzaileek argitalpenak eta iruzkinak partekatu eta beste pertsona batzuk jarraitu ahal izango dituzte, sare zentralizatuetara mugatu beharrik gabe.

    ActivityPub-en abantaila nagusia da ingurune digital irekiagoa eta demokratikoagoa sustatzen duela, non komunitate bakoitzak bere balioen, datuen eta pribatutasunaren gaineko kontrol handiagoa duen. Protokolo honekin bateragarriak diren plataformak, hala nola Mastodon edo Peertube, elkarrekin komunika daitezke, elkarri konektatutako sareen ekosistema bat sortuz, fedibertso izenekoa, hain zuzen ere. Hori ez dator bat erraldoi teknologikoekin, modu zentralizatuan jarduten baitute.

    Fedibertsoak benetako konponbide demokratikoa eskaintzen dio sare sozial zentralizatuen arazoari. Enpresa edo erakunde bakar baten mende egon beharrean, erabiltzaileak hainbat instantziatara batu daitezke, horietako bakoitza komunitate independenteek kudeatuta, baina elkarreraginez. Egitura federatu horri esker, erabiltzaileek burujabetzari eusten diote, eta agintaritza zentralean konfiantza izateko beharra bertan behera geratzen da.

    Deszentralizazioan oinarritutako eredu honek komunitateen arau eta ikuspegietan aniztasun handiagoa sustatzeaz gain, datu pertsonalak korporazio edo gobernu handien kontrolpean ez egotea bermatzen du. “X-ren klon europar” baten ordez, fedibertsoaren erabilera eta hedapena sustatu beharko genuke, sare sozial ireki, aske, demokratiko, plural eta inklusibo gisa.

    Software librea funtsezko zutabe gisa

    Software librearen onura handienetako bat auditoria banatua ahalbidetzen duela da. Agintaritza zentral batek plataforma modu etikoan administratuko duela itsu-itsuan sinistu beharrean, ezagutza egokia duen edonork berrikusi dezake kodea, eta plataformak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatu. Ikuspegi hori funtsezkoa da erabiltzaileen eskubide desberdinak benetan errespetatuko dituzten sare sozialak eraikitzeko.

    Software librea ezinbestekoa da fedibertsoa, inklusiboa eta bidezkoa izaten jarraituko dutela bermatzeko. Etorkizuneko sare sozialak gardenak eta arduratsuak izatea nahi badugu, komunitateak ikuskatu, hobetu eta mantendu ditzakeen zimenduen gainean eraiki behar ditugu. Horrela bakarrik ziurtatuko dugu plataforma horiek askatasunaren, autonomiaren eta demokraziaren balioak islatzen dituztela.

    Plataforma deszentralizatu horiek epe luzera iraunkorrak izan daitezen, funtsezkoa da software librean oinarritzea. Sistema zentralizatu batean, askoz zailagoa da (kasik ezinezkoa), datuak nola erabiltzen diren edo edukiari buruzko erabakiak nola hartzen diren ikuskatzea; software librean oinarritutako sare batean, gorago azaldu dudan bezala, auditoria hori banatua da, eta komunitate osorako irisgarria.

    Burujabetza teknologikoa funtsezkoa da testuinguru horretan, plataformen jabeen eta zerbitzu zentralizatuen mende bagaude, gure interakzio digitalen kontrola interes onenak izan ez ditzaketen erakundeei lagatzen diegulako. Aldiz, software librearekin eta plataforma deszentralizatuekin, kontrola berreskuratzen dugu, teknologiari eta gobernantzari buruzko erabakiak modu parte-hartzaile eta demokratikoan hartzen direla ziurtatuz. Hau bereziki garrantzitsua da aro digitalean, non informazioa eta datuak dira baliabiderik baliotsuenetako bat.

    Gainera, software libreak tokiko ekonomia sustatzen du, enpresei eta komunitateei aukera ematen dielako soluzio teknologikoak garatzeko, egokitzeko eta mantentzeko, atzerriko hornitzaileen edo software jabedunaren lizentzia garestien mende egon gabe. Librea eta eskuragarria denez, tokiko enpresek haien behar espezifikoen arabera pertsonaliza dezakete softwarea, tokian-tokiko berrikuntza eta enplegu-sorkuntza sustatuz; izan ere, inguruko garatzaileek eta teknikariek softwarearen ezarpenean eta euskarrian parte har dezakete. Era berean, software librearen erabilerak tokiko ekosistema teknologiko baten hazkundea bultzatzen du, aholkularitza-, garapen- eta prestakuntza-zerbitzuen inguruan negozio-aukerak sortuz, eta, horrela, autonomia teknologikoa eta tokiko ekonomia bultzatuz.

    Euskararen eta beste hizkuntza batzuen iraunkortasuna bermatu

    Euskara bezalako hizkuntzak etengabeko borroka egiten dute mundu digitalean bizirik irauteko. Izan ere, ingelesa eta gaztelania bezalako hizkuntza nagusiak menderatzen dituzte. Behintzat, saiatzen dira. Etorkizuneko sare sozialetan euskara bezalako hizkuntzei lehentasunezko lekua ematea funtsezkoa da hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bermatzeko. Sare sozial deszentralizatuek garrantzi hori aitortzen dute, milioika pertsona isilarazi beharrean haiei guztiei bozgorailu bana eskainiz.

    Sare sozialek eragiteko eta nortasuna eratzeko ahalmen handia dute. Hizkuntza nagusiei lehentasuna ematen zaienez, espazio digitalean baliozkoak edo garrantzitsuak diren hizkuntza bakarrak direlako ideia indartzen dute. Hala ere, hizkuntza gutxituen erabilera sustatuko duten tresnak eta algoritmoak sortzean, inklusioa zabaltzeaz gain, hizkuntza horien bizitasuna indartzen da, ingurune digitalean hizkuntza horiek babesten lagunduz.

    Euskarak ere, eztabaida teknologikoetan eta horien inplementazio teknikoan egon behar duela pentsatzen dut. Sare sozial inklusibo eta deszentralizatu bat nahi badugu, sare hori hizkuntza eta kultura guztietara zabaldu behar delako, eta ez hizkuntza jakin batzuk bigarren edo hirugarren maila batean uzten dituzten bazterketa-dinamikak erreproduzitu.

    Plataforma benetan demokratikoak ahots guztiak entzuteko eta baloratzeko gunea izan behar du, hitz egiten duten hizkuntza edozein dela ere. Horretarako, etorkizuneko sare sozial deszentralizatuek ahalegin aktiboa egiten jarraitu behar dute haien teknologiak eta politikak egokitzeko, hizkuntza- eta kultura-aniztasunari leku egin diezaioten. Horrela bakarrik sustatu ahal izango dute komunikazio inklusiboagoa eta munduaren argazki adierazgarriagoa.

    Aipatu behar da, praktikan, multzo honetan aipatzen den guztia ia osorik euskaraz jarduten duten fedibertsoko hainbat instantziatan jarri dugula abian. Plataforma deszentralizatu horiek euskarak eremu digitalean duen garrantzia aitortzeaz gain, erabilera ere lehenesten dute, ikusgarritasuna eta indartzea bultzatuz. Abaraska bezalako ekimenetan egindako elkarlanari esker, euskal hizkuntza eta kultura loratzeko guneak sortzen eta mantentzen ari gara, gaurdanik etorkizuneko ingurune digitalean euskararen presentzia sendo eta aktiboa bermatuz.

    Bultzatzen laguntzen baduzu, are gehiago izan gaitezke.

    Publizitatearen mende egoteari uztea eta osasun mentala elkarrizketaren erdigunean kokatzea

    Sare sozialak, batez ere denbora eta erabiltzaileen arreta iragarleei salduz sortzen dituzte diru-sarrerak eta horretako erabiltzaileen parte-hartzea kosta ahala kosta maximizatzeko diseinatuta daude.

    Sari-dinamikak sortu dituzte like kopuruan eta jarraitzaileetan oinarrituta, adikzioa eta polarizazioa sustatuz. Sare sozial deszentralizatuek aurrera egin ahala, funtsezkoa da, orain arte bezala, osasun mentalari lehentasuna ematea eta haien egiturak behin eta berriz birpentsatzea, elkarrizketa osasungarriagoa eta eraikitzaileagoa sustatzeko.

    Pertsonak eta beraien ongizatea erdigunean jarriko dituzten sareak diseinatzea lortzen badugu, urrats garrantzitsua egingo dugu gizarte osasuntsuago eta eraikitzaileago baterantz.

    Bide posible bat ireki da (eta, gaurkoz, azken hitza)

    Artikulu honetan azaldu dudan guztia, edo gutxienez gehiena, existitzen da. Ez da ameskeria eskuraezina, utopia posible bat baizik, igarotzen hasi behar dugun horizonte bat. Tresnak, teknologiak eta komunitateak abian dira, eta orain borondateak batu eta bide hori eraikitzen jarraitu behar dugu. Urrutiko ideal bat izatetik urrun, loratzen ari den errealitate bat da, hainbat espaziotan hedatzen ikusten ari garena, eta gure erronka da errealitate hori haztea eta sendotzea.

    X hazten ikusi dugun pertsona askok ere ikusi dugu erortzen, baina ilusioa galdu beharrean, zerbait hobea eraikitzera bultzatu gaitu. Espazio deszentralizatuak sortu ditugu, non komunitateak osatzen dituzten pertsonek beraiek duten boterea, ez korporazio eta algoritmo opako handiek. Espazio berri horiek eredu demokratikoago eta inklusiboago bat islatzen dute, non ahots indibidualek benetako pisua duten eta kontrola aktiboki parte hartzen dutenen esku dagoen. Sare sozial bidezkoago baten lehen urratsa da, non komunitateak erabakitzen duen.

    Horregatik, “X-ren klon bat” garatzeko proposamenak asmo onak izan ditzake, baina, azaldu dudan bezala, plataforma zentralizatu bat sortzeak ez ditu sare sozialen arazo sakonenak konpontzen. Deszentralizazioan, gardentasunean, herritarren parte-hartze horizontalean eta software librean oinarritutako konponbideen alde egin behar dugu. Fedibertsoak burujabetza teknologikoa sustatzen duen eta etorkizuneko sare sozialak modu kolektiboan ikuskatu eta gobernatuko direla bermatzen duen alternatiba bideragarria eskaintzen duela frogatzen saiatu naiz.

    Bada garaia erakunde publikoek sare sozialen gobernantzan duten zeregina berriz pentsatzeko. Izan ere, nire ustez, berandu gabiltza. Baina ezin gara erori egitura zentralizatuak betikotzearen akatsean, dagoeneko problematikoak direla eta herritarren interesei erantzuten ez dietela erakutsi baitute. Espazio digital inklusibo, demokratiko eta garden bat eraiki nahi badugu, software librean eta parte-hartze komunitarioan oinarrituta egin behar dugu. Bai ala bai.

    Amaitzeko, burujabetza teknologikoa eta software librea hobeto ulertzeko irakurketa batzuk gomendatu nahi ditut. Richard Stallmanen “Software libre para una sociedad libre” liburuak software librearen mugimenduaren atzean dagoen filosofian sakontzen du, baita autonomia kolektiborako duen garrantzian ere. Halaber, Simona Levik “Digitalización democrática. Soberanía digital para las personas” liburuan artikulu honetan jorratu dudan burujabetza teknologikoari nik baino askoz hobeto heltzen dio. Azkenik, arretaz irakurri beharko genuke Marta G. Francoren “Las redes son nuestras“, software librearen komunitatean ere, badugulako zer hausnartu.

    Liburu horiek aberastu egin dezakete etorkizun digital inklusiboagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko eztabaida. Eta hori da artikulu honekin desio dudana.

    Eskerrik asko honaino irakurtzeagatik.

    Goiburuko irudia: Jason Howie, CC BY 2.0.

    #burujabetzaTeknologikoa #Fedibertsoa #internetDemokratikoa #sareSozialak #teknologia

    https://etzi.pm/x-ren-lehen-twitter-akatsak-errepikatu-ala-behingoz-burujabetza-teknologikorantz-urratsak-eman/

    Euskal fedibertsoa

    Euskal fedibertsoaren inguruko informazioa jasoko duen webgunea

    Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

    Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista diren Simona Levik eta Marta G. Francok, beren azken liburuetan, Digitalización democrática eta Las redes son nuestras, herritarren, teknologiaren eta demokraziaren arteko harremana berriro planteatzen dute, alternatiba bideragarri eta justuagoak eraikitzeko aukera zabaltzen dutelarik eremu digitalean.

    Gaur egungo distopia digitala

    Simona Levik, Digitalización democrática liburuan, kritika zorrotza egiten dio Internetek izan duen bilakaerari. Haren hitzetan, askatasunaren utopia izan zen hasieran, baina egun, gutxi batzuen esku dagoen espazio kontrolatu bihurtu da. Enpresari handiek gure eguneroko tresna digitalak kontrolatzen dituzte, hala nola posta elektronikoa edo datu biltegiratzea, eta milioika pertsonaren datuak haien esku daude. Levi-k argi dio: “lau edo bostek hartua dute hasiera batean libre izan behar zuen lurraldea”.

    Bestalde, Marta G. Francok, Las redes son nuestras liburuan, kritika bera egiten du, Silicon Valley izan dela tresna digitalak eta horiekin lotutako narratibak kontrolatzen eta monopolizatzen aritu dena. Francok gogorarazten du Internet asmakuntza kolektibo bat izan zela, hacker mugimenduaren eta finantzaketa publikoaren eskutik, baina jatorri hori gero eta gehiago ikusezin bihurtu dela, enpresa handi gutxi batzuren monopolioaren mesedetan.

    Kontrola berreskuratzea: digitalizazio demokratiko baterantz

    Bi egileek azpimarratzen dute, nahiz eta gaur egungo egoera teknologia handien kontrolpean egon, Internet demokratiko bat berreskuratzea posible dela. Levik kode irekia erabiltzea proposatzen du oinarrizko zerbitzuetan, horrela, enpresa handiek duten kontrola hausteko. Horrela, sistema digital justuagoa eta herritarren ongizatean oinarritua bermatuko litzateke, interes komertzialen gainetik; horretan arlo publikoaren ardura ere nabarmentzen du Levik.

    Bestalde, Francok ere ekintzarako deia egiten du, jadanik martxan dauden ekimen bideragarriak proposatuz. Horren erakusgarri da munduko zerbitzari eta superordenagailu gehienak software librearekin funtzionatzen dutela; beraz, Internet justuagoa eraikitzeko beharrezkoa den teknologia badago, baina Silicon Valleyren negozio eredua nagusitu da, eta software libre hori baztertu du.

    Burujabetza digitala eta alternatiba berriak

    Egile biek azpimarratzen dute burujabetza digitala lortzea funtsezkoa dela, bereziki Europan. Levi-k Europan izan dezakegun aukera azpimarratzen du eskubide digitalen defentsa sustatzeko. Gainera, teknologiaren arloan, publikoaren papera indartu, enpresa txikiei laguntzeko eta ekosistema kooperatibo bat sortzeko beharra ere aipatzen du, teknologiaren esparruan benetako alternatibak sor daitezen.

    Francok gogorarazten du burujabetza teknologikoa ez dela soilik tresna teknologikoetara mugatzen, baizik eta ezagutza digitalaren kudeaketara ere hedatzen dela. Erreakzio kontserbadorearen eta matxismoaren aurrean, feminismoaren eta kolonialismoaren aurkako diskurtsoak teknologia justuagoak proposatzeko gai diren marko ideologikoak direla azaltzen du, non gizartearen ongizatea, ingurumenaren zaintza eta aberastasunaren birbanaketa bidezkoagoa jartzen diren erdigunean.

    Ekintza kolektiborako deia

    Biek herritarrak inplikatzera gonbidatzen dituzte, Internet demokratikoago bat berreskuratzeko. Levi eta Franco bat datoz aldaketak ez direla soilik araudi berrietatik edo ekimen indibidualetatik etorriko, baizik eta gobernuak, garatzaileak, erakundeak eta erabiltzaileak inplikatzen dituen ahalegin kolektibo batetik baizik. Francoren hitzetan, ez dugu tresna perfekturik behar, baizik eta zein esparru eta tresna diren egokiak pentsatu eta pragmatismoz espazio digital propio, autogestionatu eta justuagoak eraiki eta zaindu.

    Teknologia burujabetza eta demokrazia lehenesten dituzten alternatibak proposatuz, egile biek mezu argia zabaltzen dute: Internet berreskuratzea posible da, baina horretarako modu kolektiboan jokatu behar da, espazio digitala ongizate komunaren mesedetan jarri behar baita, ez gutxi batzuen interesetan.

    Agendan gorde

    Dena ondo bidean bi egile hauek eta Marta behin baino gehiagotan izango ditugu hurrengo hilabeteotan Euskal Herrian.
    * Urriak 2 arratsaldea: Marta G. Franco (Kaxilda – Donostia)
    * Azaroak 15 arratsaldea: Simona Levi (Torrekua – Orereta/Errenteria)

    Informazio eta testuinguru hurrengo asteetan.

    #askatasuna #burujabetzaTeknologikoa #goazenlagunok #hacktibismoa #internetDemokratikoa #pribatutasuna

    https://etzi.pm/internet-demokratiko-eta-burujabe-baten-alde-lanean/

    Kaxilda. Librería asociativa y espacio de encuentro.

    Un espacio donde alimentar cuerpos, vidas y luchas a través del potencial transformador de las ideas, los libros y los encuentros.

    kaxilda.com