🌊 Olatukoopen III. Batzar Orokorra eta Saretze Eguna!

Ostiralean ikasturteari amaiera eman genion III. Batzar Orokorrarekin.

Azken hilabeteetako lanaren balorazioa egin, hainbat erabaki bozkatu eta sarean batu diren eragile berriei ongietorria eman genien.

Ondoren, Saretze Egunean, Asier K-ren bakarrizketaz, Kooperatuz Sariez eta @geltoki -n partekatutako bazkari ederraz gozatu genuen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! 🙌🏼🤝🌱

#Olatukoop #ESE #SaretzeEguna #Interkooperazioa

📣PROIEKTU KOOPERATIBOEN KUDEAKETAko mintegia @geltoki -n!

Sareko hainbat kooperatibetako partaideak elkartu ginen eguneroko kudeaketaren inguruko gaiak partekatzeko.

• Ez dago kudeatzeko modu bakar bat, baina esperientziak partekatzeak asko laguntzen du.

• Tresnak, bizipenak eta irtenbideak kolektiboki eraikitzea beharrezkoa da.

Elkar entzun, ikasi eta saretzea ezinbestekoa dela berretsi genuen atzo ere 🌊

#Interkooperazioa #ESE #Saretzea #KudeaketaKooperatiboa #Olatukoop

Gaurko eguna gure kooperatibaren genealogian markatuta geldituko den horietako bat izango da.

#Interkooperazioa zaila bezain garrantzitsua eta gozagarria da.

@Lakarikoop @TaPuntu @Olatukoop

Eguerditik aurrera informazio guztia.

#ESE #Koop

Egun on!

Gaur goizean Irurtzungo Dinabiden egongo gara Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketan.

https://www.sakanagaratzen.com/eu/albisteak/sakanako-ekonomia-sozialaren-topaketa-otsailaren-25an-dinabiden

Bertan, gure sarearen lurralde estrategia aipatu, Altsasun sortzen laguntzen gabiltzan Zaindu Sakana kooperatiba aurkezten lagundu, eta interkooperatziorako aukerak landuko ditugu.

Mila esker Sakanako Garapen Agentzia eta Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaiari gonbiteagatik.

#Sakana #Dinabide #ESE #Zaintza #Interkooperazioa #Nafarroa

🌊 Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.

Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!

Bertan Mimukai (https://mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (https://zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.

Sareak indartzen gaitu eta Euskal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! 💪🏽

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sareak

Aste honetan XAC Xarxa d’Ateneus Cooperatius-ek antolatutako jardunaldietan parte hartu dugu, ekonomia sozial eta eraldatzaileko esperientziak partekatzen, sareak ehuntzen eta etorkizuneko elkarlanak irudikatzen 🌱

Interkooperazioari eta errelebo kooperatiboari buruz aritu gara, iazko Deierriko jardunaldien jarraipen gisa. ESEren etorkizunerako funtsezkoak diren erronkak lantzen jarraitzeko.

#Olatukoop #Interkooperazioa #ErreleboKooperatiboa #ESE #XAC #AteneusCooperatius #SareakEhuntzen

🌱Olatukoop sarearen kokapen orokorrerako formazio-saioa burutu genuen, urtero moduan.

Landutako gaien artean:
+ Sarearen sorrera eta garapen politikoa.
+ ESE kontzeptualizazioa eta zabalpena.
+ Interkooperazio harremanetan sortutako gaitasuna eta jakintzak.
+ Ekintzailetza kooperatiboan eta Lurraldeen garapen ekonomiko eraldatzaileetan garatutako tresnak.

Indarra eta arnasa berritzeko parada garrantzitsuak dira prestakuntza-saioak. 🌊

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sarea #Formakuntza

🌊Ostiralean Olatukoop-en 25/26 ikasturteko I.Batzar orokorra ospatu genuen!

ESEaren sareak indartsu hasi du ikasturtea elkarlanerako erronka berriekin eta komunitatearen indarrarekin ekin diogu.

Besteak beste barne-interkooperazio sareen ibilbidea markatu genuen, autofinantzaketa eta nazioarteko harremanei bidea ekiteko pausuak eman genituen.

Ekonomia bidezkoago eta jasangarriago baten alde lanean, pertsonak eta bizitzak erdigunean jarriz 🌿

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sarea

Interkooperazioaren ildoa lantzen aritu gara Bartzelonan egunotan @Olatukoop -eko beste kideen eskutik, bertako Coòpolis @coopolis eta Valentziako Tanda-koekin batera.

#interkooperazioa #bartzelona

Coòpolis (Bartzelona), Tanda (Valentzia hiria) eta Olatukoop (Euskal Herria) artean kooperatibismoa elkarrekin lantzeko ardatzak identifikatu eta garatu ditugu; etxebizitza, emergentzia klimatikoko gertakariak, energia, formazioa, perspektiba feminista eta antiarrazista, eta zaintzak ezinbesteko elkargune izango dira, ekonomia eraldatzaileak gure lurraldeetan denontzat bizitza bizigarrietarako oinarri izateko.

Lanean jarraituko dugu.

#ESE #KoopIntern #Interkooperazioa

@coopolis @huhezi