Debagoienean, eta Euskal Herrian, testuinguru egokia dago zuk ere kontu bat zabaltzeko Mastodonen.
Deia udalei, enpresei, elkarteei, talde politikoei, norbanako guztiei.
https://goiena.eus/debagoiena/1737734309061-goiena-eta-tokikom-mastodonen-daude
Zatozte #fedibertsora #goazenlagunok
Goiena eta Tokikom Mastodonen daude
Mastodon sare sozialerako jauzia egin du Goiena Komunikazio Taldeak, Tokikomek abian jarri duen tkm.eus zerbitzariaren bidez; Debagoieneko herri guztiek dute euren kontua, eta baita kirola eta kultura arloek ere. Mastodoneko erabiltzaileek, horrenbestez, kontu horiek jarraitzeko aukera dute dagoeneko, nahi izanez gero.


