Autoeraketa proiektuen garapenerako ezinbestekoa da elkarlana eta komunitatea:
@abaila @bikonet @Talaioskoop @Teks

https://torrekua.eus/komunitatea

#Torrekua #Koop #ESE #Autoeraketa #Orereta #Errenteria

Torrekua komunitatearen abuztuko bilera egin dugu gaur:

> 2025-2026 aurrekontu eta plangintza landu ditugu.
> Dirulaguntza posibleen errepasoa egin dugu.
> Hurrengo ekimenen proposamenak eta egin beharrekoak landu ditugu.
> Antolaketa eta komunikaziorako tresna propioaren erabilera elkarbanatu dugu eta estrategia landu.
> #TeknologiaDenontzat eta #RepairCafe ildoen ikasturteko egutegia zehaztu dugu.

https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/torrekua_bilera

#Torrekua #Komunitatea #Autoeraketa #TeknologiaLibreak

Bosgarren olatu kooperatiboaz

2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua

Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta pribatizazio prozesuak hegemoniko bihurtu dituenean. Kasu guztietan harreman komunitarioen etena gertatu da, eta kooperatibismoa horri erantzuteko modu bat da.

“Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko”

Euskal Herrian kooperatibak sortu izan ditugu industrializazio garaian, gerra osteko krisian, 70eko hamarkadako astinaldi kulturalean edo Frantziako Estatuaren garapen estrategia zentralistak sortutako beharrei erantzutean. 2009an hasi zen krisi kapitalista konplexu eta luzean murgilduta gaudenez –ekonomian, ingurugiroan, zaintza ereduan, gure bizitzetan eragin handia duena, eta komunitate harremanak ahultzen dituen prozesu indibidualizatzaileak jasaten ditugun bitartean– kooperatibak sortzen ari gara erritmo bizian. Bosgarren olatu kooperatiboa da.

Olatu kooperatibo berri hau gaur egungo ekonomiaren eta jendartearen krisiak eragindako behar material eta identitarioetatik abiatzen da, bi ildo nagusirekin. Batetik, eguneroko bizitza, kontsumoa eta ohiturak modu kontzientean antolatzearen beharra, elikaduran, energiaren erabileran, etxebizitzan, aisialdian, finantzetan, eta abar. Horri erantzunez sortu dira kontsumo kooperatibak eta bestelako tresna kolektiboak. Bestetik, krisiak sortu duen lanaren prekarizazio estrukturala dago, bizitza proiektu duinak sortzearen eta etengabeko aurrerabide sozialaren ideiak eten dituena. Soldatapeko lanaren eta prekarizazioaren morrontzatik ateratzeko sortzen ari gara lan elkartuko kooperatibak, garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko.

Jendarte neoliberalak zaila egiten du bidea, indibidualizazioa komunitatearen etsai nagusia delako, baina agian horregatik sentitzen dugu autoeraketa komunitarioaren urgentzia gure gorputzetan. Egitea tokatzen zaigu denoi, dauden proiektuak bultzatu eta hutsuneei proiektu berriekin erantzutea. Baina etorkizun bizigarri eta emantzipatzaileak sortzeko, bosgarren olatu kooperatiboa denontzat izatea izango da erronka handiena, prekarizatuenak diren kolektibo eta lurraldeak barne.

Irudia: Kolhoz batean lanean 19303an [Wikimedia Commons]

#aniztasuna #autoeraketa #bizitzaBizigarriak #bosgarrenOlatua #ESE #identitatea #komunitatea #koop #KoopDenontzat #kooperatibismoa #materialismoa #prekarizazioa

https://etzi.pm/bosgarren-olatu-kooperatiboaz/

RT @[email protected]

Lurraldeak eta Kooperatibak jardunaldietan gaude, Arantzazun, Jon Sarasua #autoeraketa.ren inguruko hitzaldia jarraitzen.
#LurraldeakEtaKooperatibak

🐦🔗: https://twitter.com/izarkom/status/1494604133399212034

izarkom on Twitter

“Lurraldeak eta Kooperatibak jardunaldietan gaude, Arantzazun, Jon Sarasua #autoeraketa.ren inguruko hitzaldia jarraitzen. #LurraldeakEtaKooperatibak”

Twitter
Lurraldeak eta Kooperatibak jardunaldietan gaude, Arantzazun, Jon Sarasua #autoeraketa.ren inguruko hitzaldia jarraitzen.
#LurraldeakEtaKooperatibak
#Autoeraketa oinarrizko eskubide sozial gisa aldarrikatzen hasi beharko gara ezta?
#koop #ESE #burujabetzaK
Danona Donea jaialdia 2018tik 2019koa

Danona Donea alter-jaialdia 2018tik 2019koa: talde-sormen autoeratua Danona Donea 2018an egin genuen lehenengoz, "danontasuna zaindu, danontasuna ospatu" goiburuz. Zelakoa da Danona Donea? 1. Espazio publikoen danontasuna zaintzeaz ari gara alde batetik. Santa Katalinan, Mundakako landaguneri...