Kooperativt København sarea Euskal Herrian, azken eguna 🌱

Arbizuko Kanpinean eman dugu gaurko eguna, EramanKoop, Bakaikuarrok herri kooperatiba eta @koopfabrika gertutik ezagutuz.

Arratsaldean egun hauetako ibilbidearen balorazio orokorra egin dugu: ikasitakoa, partekatutakoa eta sortutako loturak mahai gainean jarriz.

Agur esateko, @BibaArdoak|en eskutik ardo dastaketa!🍇

Eskerrik asko elkarrekin bizitakoagatik!
Laster arte! 🩵

#Kooperatibismoa #ESE #KoopIntern #Koopenhagen #Olatukoop

Kooperativt København, 4. eguna! 🌱

Goiza @argia -ren erredakzioan eta Antza inprenta bisitatzen hasi dugu.

Ondoren Usurbilera egin dugu salto, @TaPuntu proiektua gertutik ezagutzeko. Handik Aginagara joan gara, Bizimiña herri kooperatiba aurkeztu digute eta Arrate ostatuan bazkaldu dugu, proiektuaren parte dena.

Arratsaldean @Amillubi bisitatu dugu, eta eguna Lekarozeko Larraldea sagardotegian amaitu dugu, afari goxoaz gozatuz.

#KooperativtKøbenhavn #Kooperatibismoa #ESE #KoopIntern

Kooperativt København bidean aurrera! 🌱

Gaur Iruñerrian hasi dugu eguna. @koop57eh ezagutu dugu; finantza etiko eta kooperatiboak sustatzen dituen tresna kolektiboa.

Gero, @goiener eta @izarkom|en bulegoa bisitatu dugu, eta Iruñerriko egonaldia @geltoki|n amaitu dugu, elkarrekin otordu ederra partekatuz.

Borobiltzeko, Lizarraldeara gerturatu gara, Deierriko Ostatua Herri Kooperatiba ezagutuz.

Kooperatibismoa ehuntzen, pausoz pauso

#Koopenhage #Kooperatibismoa #ESE #Olatukoop

Kooperativt København Euskal Herrira iritsi da! 🌱

Ongi etorria egin diegu Kopenhageko kooperatibetako kideei @ekintzafaktoria, kooperatibismoaren historiari buruz solasean.

Aiaraldea lehen geltokia izan da oparoa izango den bidean. Bihar Iruñerrian eta Lizarraldean jarraituko dugu bidea Euskal Herriko kooperatibismo eraldatzailea ezagutzen.

#Kooperatibismoa #KoopIntern #ESE #Olatukoop #Koopenhage #Elkartasuna

Olatukoop nazioartean inpaktu berezitu batekin saretzen ari da, eta gaur Kopenhageko Kooperativt København kooperatiben sareko ahaide kooperatibistak datoz bisitan Euskal Herrira.

Aukera baliatuz, hitzaldia prestatu dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktorian @aiaraldea
https://www.faktoria.eus/event/euskal-herriko-historia-kooperatibista-hitzaldia-2026-04-21-622/register

#ESE #Koop #Kooperatibismoa #KoopIntern #Koopenhage #KooperativtKøbenhavn

Euskal Herrian bizi izan ditugun kooperatibismoaren olatuen artean, laugarrena Iparraldeko kooperatibagintzarena izan zen, eta olatu horretan 📍HEMEN elkartea da eragile esanguratsuenetako bat.

Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko konpromisoari eutsiz, gaur egun ere zutik diraute, Olatukoopen bazkide eta Bosgarren Olatuaren parte izanik. Egun, Ipar Euskal Herriko berrantolaketa ekonomikoaren lehen lerroan dihardute.

#Olatukoop #HarremanBira #HEMEN #Kooperatibismoa

🎉[10. urteurrena]🎉

📌Ia bi hilabete igaro dira gure urteurren ospakizunetik. Egun zoragarri horretako laburpen-bideoa hemen dugu jada.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

Ekintzaz ereindako herria, eguneroko uzta berria!👣🧺🌈🌾🌊

#Lakarik10urte #ospakizunfesta #elikadura #feminismoa #tokikoekonomia #kooperatibismoa #ESE #bizitzakerdigunean #zarautz

👉🏼 Saiakera-lehiaketa: "Eraldaketarako eta bizigarritasunerako ekonomiak. Ekonomia sozialak, solidarioak, herrikoiak".

Lanak 2026ko martxoaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira.

Oinarriak eta baldintzak: https://observatorioess.org.ar/lehiaketa

#kooperatibismoa #ikerketa

Kopenhagen egin beharreko zereginen artean,  zati nagusi bat burutu berri dugu: Olatukoop ESE sustatzeko sarearen aurkezpen-hitzaldia. Pozik gaude.
Harrera beroa izan dugu eta intereses handia piztu du gure sareak.

Interkooperazio harremanak josteko momentua da orain.

#KoopIntern #ESE #KooperativtKøbenhavn #Fabrika #kopenhage #kooperatibismoa #olatukoop

📍Kopenhage — FABRIKA festibala (Kooperativt København) 🌍🤝

Gaur hasi da gure abentura Kopenhagen! Olatukoop-eko taldea hemen gaude “Fabrika” nazioarteko jaialdian, esperientziak partekatzeko eta mundu osoko kooperatiba proiektu inspiratzaileak ezagutzeko.

Lehen eguna ilusioz eta topaketa interesgarriz beterik dator…

#KoopIntern #Kooperatibismoa #Fabrika #Kopenhage #KooperativtKøbenhavn #Elkarlana #ESE #olatukoop