///
En agosto galardonaron nuestro corto OINEZ en el festival #LunaDeCortos. No pudimos acudir y nos ha hecho una gran ilusión recibir este hermoso trofeo en la oficina. ¡Mil gracias por este premio tan especial!
Leire Egañak zuzendari hoberenari saria jaso du #Oinez film labur dokumentalarengatik Cervera de Pisuergako landagune eta mendi zinema jaialdian. Zorionak eta mila esker epaimahaiari!
Horrelaxe diote: Por la originalidad al explorar cómo el entorno natural condiciona el diálogo y la conexión humana en la montaña.
Mendiak bihotza zabaltzen digu, birikak bete, begiak garbitu eta burua (soinean daramatzagun barne motxiletatik) arindu. Eta mendian ere galdu egiten gara; batzutan nahita eta besteetan nahi gabe. Oinez dokumentalak Euskal Herriko parke naturaletan barrena txango errealak jasoko ditu. Bide hasiera bakoitzean, aurkari diren bi lagun, eta aurrean, elkarrizketa bat, sakona eta benetazkoa, egi txiki bat errebelatuko diguna. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak kontatzea ere badelako. Finean, dokumentalak istorio labur hauen bitartez mendizaletasunaren pausatura itzuli nahi du, bidea partekatzera.