Batxilergoa… bazatoz? Lizeoan Batxilergoko matrikula epea irekiko dugu martxoaren 16tik 27ra. Egin dezagun etorkizunari begirako bidea elkarrekin 💚

Gure ikastolan bi adar eskaintzen ditugu:
🔬 Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa
🌍 Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa

Ikasleen garapen akademikoa eta pertsonala uztartzen ditugu, gertutasunean, euskaraz eta komunitate sendo baten barruan.

📞 943 526 850
🌐 www.lizeoa.eus

Bazatoz? 💚

#Pasaia #Lezo #Lizeoa #Euskara #Ikastolak

Jazarpena edo enpatia, zein da zure aukera? DBH 3. mailako ikasleek Proiektu Komunitarioak ikasgaiko lehen ebaluazioan “jazarpena/ bullying-a” landu dute, taldeka, hainbat lan sortu dituzte: bideoak, marrazkiak,… Hiruhilekoan egindako lanketari amaiera biribila emateko mural bat margotu dute Lizeoko eraikin nagusiko sarreran. Ikusi bideoa. Murala egikaritzeko, Jonkol gasteiztar margolaria gonbidatu genuen Lizeora.
#zureaukera
#pasaia
#lezo
#lizeoa