Ategorrietako sarraskiaren 95. urteurrenean Pasaiak hildako langileak gogoratu eta ohoratu ditu

«Instituzioen ardura da urte luzez isilarazi edo bazterrean utzitako pasarteak argitara ekartzea, herrien duintasunarekin eta etorkizunarekin lotut...

Naiz

Pasaiako Zamakona ontziolak Eidsvaag Atlas, 71 metroko luzera eta 2.000 tona inguruko karga ahalmena duen itsasontzia uretaratu zuen atzo. Norvegiako ontzi-konpainia batek egin du enkargua, antza arrainentzako pentsua garraiatuko da bertan.

#ontziola
#pasaia

ATEGORRIETAN FISTERRA | Gailu + Nakar: ATEGORRIETAKO SARRASKIARI
https://youtube.com/watch?v=Lwao8nxikyU&is=pUhUV24yI83JRAmT
#memoria #pasaia #cnt
ATEGORRIETAN FISTERRA | Gailu + Nakar: ATEGORRIETAKO SARRASKIARI

YouTube

Batxilergoa… bazatoz? Lizeoan Batxilergoko matrikula epea irekiko dugu martxoaren 16tik 27ra. Egin dezagun etorkizunari begirako bidea elkarrekin 💚

Gure ikastolan bi adar eskaintzen ditugu:
🔬 Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa
🌍 Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa

Ikasleen garapen akademikoa eta pertsonala uztartzen ditugu, gertutasunean, euskaraz eta komunitate sendo baten barruan.

📞 943 526 850
🌐 www.lizeoa.eus

Bazatoz? 💚

#Pasaia #Lezo #Lizeoa #Euskara #Ikastolak

📚 Historia ikasgelatik harago Batxilergoko 2. mailako ikasleak Frankismoa lantzen ari dira, testuinguru hori hobeto ezagutzeko Lezoko “trabajadoreen” barrakoietara bisita gidatua egin dute.

Bisitan, Lezoko #Etxetxo elkarteko kideek gidari lanak egin dituzte, garaiko testuingurua eta Frankismo garaian preso zituzten "trabajadore"en bizi baldintzak ezagutuz. Ondoren, ikasleak eta irakasleak, Jaizkibeletik barrena oinez itzuli dira Lizeora.

#Pasaia #Lezo #Ikastolak #50urte #MendeErdiaAurretik

Manifestu eta elkarretaratzea #Auditz-Akular eta #Altza ren defentsan. Urtetan egindako politiken bitartez egungo #etxebizitza-krisialdia sortu dutenek orain krisialdi horixe bera erabiltzen dute aitzakia gisa olagarroa konpainia-animalia bezala onar dezagun. #Donostia #Pasaia #AltzaXXI

Asteazkena hurbil dugu, eta Euskal Herri osorako moneta sortzeko mugarri garrantzitsua izango da Oarsoaldeko pilotuaren aurkezpena.

Gure lurraldeen aniztasunean puzzle bat bezala irudikatzen dut @guremoneta proiektuaren zabalpena, bide luzea eta #PazientziaEstrategikoa oinarri.

Pertsonalki duela 3 urte hasi nintzen bide kolektibo hau lantzen, zuek ere bidera gehitzea desio dut.

#Moneta #Oarsoaldea #Orereta #Errenteria #Lezo #Altza #Oiartzun #Pasaia
#AniztasuneanBat 🍒

Su txikian egosten joan den @guremoneta proiektuak badu lehen mugarria Oarsoaldean. Garrantzitsua da gure komunitateak babesa adieraztea eta lehen hitzordu honetara bertaratzea:

📅 Otsailak 25, 18:00
📍 Lekuona Fabrika

Tokiko moneta osagarriaren aurkezpena

«Oarsoaldea, aniztasunean bat!»

#GureMoneta #AniztasuneanBat #HerrizHerri #Oarsoaldea #Lezo #Oiartzun #Pasaia #Orereta #Errenteria

Gure eraikinean su txikian egosten joan den @guremoneta proiektuak badu lehen mugarria Oarsoaldean.

GORDE AGENDAN zita hau:
📅 Otsailak 25, 18:00
📍 Lekuona Fabrika, #Orereta #Errenteria

Tokiko moneta osagarriaren aurkezpena.

«Oarsoaldea, aniztasunean bat!»

#GureMoneta #AniztasuneanBat #HerrizHerri #Oarsoaldea #Lezo #Oiartzun #Pasaia

Matrikula garaia, adi!

🗓️ Otsailak 2–13 Lizeoan, gure ikastola gertutik eta konfiantzan ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako, gurasoekin bakarkako bilerak egiten ditugu.

✨ Zure etxetik gertuen dagoen eraikina barrutik erakutsiko dizugu eta gure hezkuntza eredua goxotasunez azalduko dizugu.

📞 Eskatu hitzordua telefonoz deituta: 943 526 850 💻 edo webgunean, “Ezagutu gaitzazu” estekan aurkituko duzun formularioa betez.

#Ikastolak #Pasaia #Lezo #Bidebatelkarrekin #LizeoaGara