[Naiz] Koop57: 10 urte bazkideen aurrezkiak bildu eta ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzen

https://koop57.eus/naiz-koop57-10-urte-bazkideen-aurrezkiak-bildu-eta-ekonomia-sozial-eraldatzailea-bultzatzen/

Pasa den hilean Naizeko kideak bulegora etorri ziren bisitan, Koop57 proiektua ezagutzeko eta ezagutarazteko helburuarekin. Ederra izan zen tartea partekatzea eta eskerrak eman nahi dizkiegu Koop57 erreminta Euskal Herrian gehiago ezagutu dadin egindako lanagatik.** **

**#ESE #Finantzak #Koop57 #prentsan **

[Naiz] Koop57: 10 urte bazkideen aurrezkiak bildu eta ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzen - Koop57

Aurreko larunbatean, otsailak 28an, Gara egunkarian argitaratu zen Maider Iantzi aktualitateko erredaktoreak egindako lana. Pasa den hilean Koop57 Euskal Herriko bulegora […]

Koop57

Ostiralean Koop57 EH-k Batzar orokorra egin zuen!

Bertan 2025eko ibilbide ekonomikoa ezagutu genuen eta 2026ra begira marrazten ari den norabidea entzun genuen. Era berean, urte berrirako hainbat erabaki hartu ziren eta Fundazioaren inguruko berriak ere jaso genituen.

Halako espazioek gogorarazten digute finantzak ere komunitatetik eraikitzen direla: aurrezkiak, konfiantza eta konpromisoa partekatuz, proiektu eraldatzaileak posible bihurtzen dira!

#ESE #FinantzaBurujabetza #Koop57 #Olatukoop

Bihar Koop57 Euskal Herriaren Batzar Orokorra 🙋‍♀️🙋🙋‍♂️

📆 Otsailaren 20an, ostirala, 17:00etan
📍 Ametzagaina 17 behea, Donostia (Koop57ren egoitza)

Bazatozte?

#ESE #Koop #Finantzak #Koop57
cc/ @lacoop57

Larunbatean Koop57EHak 10.urte bete zituen eta Gasteizen egon ginen beste bazkide zoragarriekin batera ospatzen. Ekitaldi hunkigarria eta polita benetan. Zorionak guztiei bide oparo honengatik eta mila esker Koop57EH emandako babes guztiagatik. @koop57eh

#koop57 #10urte #ekitaldia

Atzo laneguna Lapurdin eman genuen bertako ESEko ekintzaileekin.
Ondoren, @koop57eh ren aurkezpen-ekitaldian egon ginen, ESEren finantzaketa tresna burujabeak Euskal Herriko erakunde kooperatibo guztiei eskuratzeko asmotan.

Bidea egiten ari gara, elkarlanean, gure ekonomiaren burujabetza eraikiz. 🌱🤝

#ESE #Koop57 #EkonomiaBurujabea #Iparraldea #Kooperatibagintza

Kasu diru-bilketa kanpaina honi!🌾

«Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide» 🇵🇸

@koop57eh Fundazioa:
https://summum.coop57.coop/eu/ekonomiapalestina

Herriz herri eta kooperatibaz kooperatiba zabaltzeko asmoa dugu.

@Talaioskoop @Olatukoop @Teks @Torrekua
#Palestina #Elkartasuna #Koop57 #BizitzarakoEkonomia #ESE #Koop

Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide. | Summum

[Biderkatzen duten batuketak]

summum.coop57.coop
Atzo #Koop57 Euskal Herria Batzar Orokorra izan genuen.
Plazera da jende, proiektu eta asmo eraldatzailez betetako elkarlaguntza kooperatiba honetako kide izatea.
@Talaioskoop, @Olatukoop eta etxeko diruak bertan dauzkagu, eta egiten den erabilerarekin oso pozik gaude.
Datozen erronka sozial eta ekonomikoen aurrean ezinbestekoa.
#ESE #Koop #Finantziazioa #Mutualismoa
Aurreztu eta proiektu eraldatzaileak sustatzeko, egin bazkide!
https://coop57.coop/eu
Hasiera | Coop57

@mikelgs Zure bazkidetza onartzearekin batera, zure bideoa aipatu genuen #Koop57|ren zuzendaritzan, eta biziki poztu gaitu, mila esker benetan!
Trukean edo, fedibertsora ekarri beharko dugu Koop57 Euskal Herria ezta?

#Amillubi orain eta etorkizunean nekazaritza lur eta gure elikadura iturri izan dadin ekarpena egin dut, #Biolur eta #Koop57 ri esker.

Gauza bera egin eta gure oraina eta etorkizuna gure eskuago jarri nahi duenak, hemen egin dezake amillubi.coop57.coop

Gaur berriro #Amillubi bisitatzen egon gara talaioskideak, proiektutzarra da.
Ezagutu: https://amillubi.eus/
Beharrezko gakoa denez modu ezberdinetan babestuko dugu, baita diruz ere.
Eta zuek? >> https://amillubi.coop57.coop/
#AmillubiLurraTaupaka
#Lurra #ESE #Auzolaguntza
#Biolur #Koop57 @Olatukoop
www.amillubi.eus