Kasualitate ederra (bilatua) izan genuen atzo Donostiako #Intza tabernan.
Jakina da, #Xabiroi aldizkarirako tabernaren inguruko komiki laburra egin duela Dani Fano komikigileak.
> @berria: https://www.berria.eus/bizigiro/euskaldunak-kendu-eta-karlisten-gune-bihurtu-zuten-intza_2141368_102.html
> @irutxulo: https://irutxulo.hitza.eus/2025/05/28/intza-gure-lekua-da-euskaldun-guztiona/
Taberna betaurreko berriekin ezagutu, Bitter Cinzano pare bat edan, eta antxoa errebozatuak eta piper batzuk jateko asmoz joan ginen. Nor topatuko han eta Dani bera etxekoekin.
#Komikia eskuratu, eta poteo-solasaldi ederra izan genuen.

