#Fonetika #Ingelesa
Nire semea 2019an Erresuma Batura joan zen arte eta berak kontatu zidan arte, ez neukan "intrusive -r-" delakoaren berririk (ad. "I saw r it", "law r and order"), baina orain nonnahi entzuten dut britainiarren ahotan, batzuetan hitz barruan ere. Berdin da dialektoa, formaltasun maila, adina...
Hemen fenomenoaren azalpen bat:
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Linking_and_intrusive_R
https://www.bbc.co.uk/voices/yourvoice/language_change3.shtml#:~:text=Where%20words%20like%20saw%20and,historically%20part%20of%20the%20word.
Linking and intrusive R - Wikipedia

Hizkuntzak geldi-geldika baina etengabe aldatzen ari dira. Ingeleseko lagintxo hauek horixe erakusten dute.

#ingelesa #hizkuntzak

Ikerketa linguistiko bat burutu da munduko hainbat hizkuntzen artean eta guzti horietan 21 ezaugarri desberdin aztertu ondoren munduko arraroenen artean zeintzuk egon daitezkeen ebatsi dute.
https://www.iflscience.com/linguists-found-the-weirdest-languages-and-english-is-one-of-them-72189

#Ingelesa​k 0,756 arrarotasun indizea du eta 33. hizkuntza arraroena litzateke ikerketa honen arabera. #Gaztelania pixka bat arraroagoa da (0,789) eta #frantsesa berriz pixka bat gutxiago (0,754).

#Euskara askoz arruntagoa da! 230. hizkuntza litzateke 0,189 arrarotasun indizearekin.

Linguists Found The ‘Weirdest Languages’ – And English Is One Of Them

What is a “weird” language anyway?

IFLScience
Inglesa irakastean ez da esaten hizkuntzak erritmo bat dakala ta silabak erritmo hortara egokitu behar diala, ta nahiko garrantzitsua da. Euskeraz ta gazteleraz erritmoa silabek markatze ute, ta inglesian hola ez dala azaldu ezian, gure erara hitzeite deu inglesez ere
#ingelesa #hizkuntza
Afizioz ta ofizioz hainbat eremutan ibiltze naiz:
🎶 Musika sortzen ta jotzen, ta grabatzen ta nahasten. Musikaria ta soinu-teknikaria naiz
🗣️ Hizkuntzak maite ditut: #euskera, #gaztelera, #esperanto​a ta #ingelesa menderatze ditut ta komunikatu naiteke katalanez ta alemanieraz
📝 Itzultzailea naiz ere. Software librea euskeratze det gehienbat, baño baita testuak itzuli ere