EDE-Klik morea jardunaldian izan gara gaur Huhezin. Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna sustatzeko tresnaren gaineko mahai-inguruan. Sonia Etxenausia emunkideak digitalizazioaren garapena bizitzaren zerbitzura jartzeko gakoak eskaini ditu.

#GeneroBerdintasuna #Arrakala
@huhezi

Berdintasunerako Emakunde sarien ekitaldian izan gara. Emakume musulman eta ijitoen bidelaguntzari eta diskriminazioaren aurkako lanari aitortza. Zorionak AMUGE eta IMME elkarteen baitako komunitateetako emakumeei eta milesker egiten duzuen lanagatik! #GeneroBerdintasuna

@emakundejgv

Soldata Arrakalari buruzko III. Nazioarteko Konferentzian izan gara gaur. Politika publikoak, prebentzio arloa, negoziazio kolektiboa eta soldata arrakalak murrizteko politikak izan dira besteen artean hizpide.
#Eraldaketa #GeneroBerdintasuna #SoldataArrakala @irekia