#Gaur100urte DeAutremont Anaiek Southern Pacific Railroadeko tren bat atrakatu zuten eta tripulazioko lau kide hil zituzten. Urteak eman zituen eurak aurkitu arte, garaiko ikerketa luzeenetako batean.
https://eu.wikipedia.org/wiki/DeAutremont_Anaiak
DeAutremont Anaiak - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte jaio zen Marcelina Zabala errakestista, Iciar I izengoitik ezaguna. Aurrelari postuetan aritu zen Bartzelonako frontoian.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Marcelina_Zabala
Marcelina Zabala - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte ireki zen Berlin-Tempelhof aireportua, Alemaniako hiriburuko aireporturik garrantzitsuena izan zena itxi zen arte. https://eu.wikipedia.org/wiki/Berlin-Tempelhof_aireportua
Berlin-Tempelhof aireportua - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte ireki zen Apalatxeetako bidezidorraren lehen zatia. 3.500 kilometro luze den mendi ibilbidea da gaur egun, munduko luzeenetako bat. https://eu.wikipedia.org/wiki/Apalatxeetako_bidezidorra
Apalatxeetako bidezidorra - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte Turkiako indarrak Konstantinoplan sartu ziren, bost urteko okupazioaren ostean. Istanbulen Askapen Eguna izenarekin ezagutzen da gertakaria, eta urtero ospatzen da. https://eu.wikipedia.org/wiki/Konstantinoplaren_okupazioa
Konstantinoplaren okupazioa - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte Cao Kun Zhili bandako militarra aukeratu zuten Txinako Errepublikako presidente, bere alde bozkatu zutenak erosiz. https://eu.wikipedia.org/wiki/Cao_Kun
Cao Kun - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte jaio zen Charlton Heston aktorea. Moises izan zen "The Ten Commandments" pelikulan, George Taylor koronela "Planet of the Apes"en eta Judah Ben-Hur "Ben-Hur"en, besteak beste.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Charlton_Heston
Charlton Heston - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte jaio zen Kadambini Ganguly, Indiako lehen emakume medikua eta herrialde horretako Kongresu Nazionaleko lehen emakume bozeramalea.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kadambini_Ganguly
Kadambini Ganguly - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte hasi zen 1923ko Konferentzia Inperiala. Hilabete batez Londresen bilduta, Britainiar Inperioko agindupeko lurraldeek nazioarteko politikan parte hartzeko eskubidea izan zen eztabaidagaia, Kanadak defendatutako jarrera zela eta. https://eu.wikipedia.org/wiki/1923ko_Konferentzia_Inperiala
1923ko Konferentzia Inperiala - Wikipedia, entziklopedia askea.

#Gaur100urte hasi zen Küstringo putscha, Weimarko errepublika desegin eta gobernu autoritario bat ezartzeko saiakera. Porrota izan zen, hurrengo egunean kolpe saiakeraren egileak atxilotu baitzituzten.
https://eu.wikipedia.org/wiki/K%C3%BCstringo_putscha
Küstringo putscha - Wikipedia, entziklopedia askea.