#ETBko aurtengo #Teknopolis saioko lehen kapituluan, Irulegiko aztarnategian aurkitutako brontzezko xafla edo eskuari buruz aritu dira. #Elhuyarrekoek #Aranzadiren laguntza izan dute aurkikuntzaren berri emateko. Saioa hemen ikusgai dago:
https://teknopolis.elhuyar.eus/eu/erreportaiak/irulegi-historia-lurpetik-ateratzen/
Oharra: bi iragarki + 28 minutu irauten ditu bideoak.
Teknopolis: Irulegi, historia lurpetik ateratzen
Irulegiko eskuak, baskoieraz idatzitako lehen testu ezagunak, sekulako ikusmina piztu zuen, zientziaren munduan ez ezik, baita herritarrengan ere. Baina zorioneko aurkikuntza ez zen zoriz gertatu. Urte askotako ikerketa eta lana ditu atzean. Teknopolisen lan hori nola egiten den jakin nahi dugu eta Aranzadik uda honetan abiatu duen indusketa-kanpaina aprobetxatu dugu Irulegiko gazteluaren ondoan dagoen aztarnategira etortzeko.