8. urtea zerrenda honekin. Joko luzeenetarikoak kendu ditut 2025ean eta geratzen zaidan gehiena akziora bideratutako jokoak dira.
Zuzenekoei esker, nire bizitzako esparru hau euskalduna bihurtu da, jokoak berauek erdaraz dauden arren.
Egin ditudan hezur-haragizko lagun batzuk, urtean gutxi batzuetan besarkatzen ditut oraindik eta beste batzuekin kontaktu birtuala mantentzen dut.
Aurten amaituko dudan edo ez, niri bost. Zerrendaren ondotik sortu dena, bera baino garrantzitsua da. #DMErronka






