KALKULATU ZURE HIZKUNTZA ESTRESA!
❔Hizkuntza estresa: aurrean duzunarekin euskaraz edo erdaraz egingo duzun erabakitzeak sortzen du tentsioa, ezinegon sentimendua.
Zure estresa zenbatekoa den jakin nahi? 👇https://euskaraldia.eus/kalkulatu-zure-hizkuntza-estresa/
Euskaraldiaren ariketan jarraitzen dugu TaPuntun, maiatzaren 25era arte. Eta zuk? Nola daramazu konpromisoa?
Gure bihotzen taupadak euskaraz dira, eta gure lanaren zainak ere bai! Horregatik, TaPuntun #euskaraz eskaintzen ditugu, bai lana eta baita zerbitzua ere.
Elkar mugituz egingo dugu!!!
Entitate gisa izena eman dugu Euskaraldian.
Euskararen erabilera kirolean sustatzea helburu izanik 10 egun hauetan lehen hitza edonon eta edonorekin euskaraz egitea hartu dugu erronka gisa lantaldeko kideok.
@joxe Atzo, alabak #Belarriprest txapa aldean ikusi zidanean papau deitu nindun, #Ahobizi txapa zegokidala. Jakintzan baino jarreran zerikusia zuela azaltzen saiatu nintzaion, bata abegikorragoa eta beste oldarkorragoa direla adierazteko balio dutela eta hori guzti hori. Baina ez dakit arrakasta larregirik izan nuen.
Ba ni aurten #belarriprest. Segun zer ingurutan (nire hurbilenean bai behintzat) sustatu eta ahaldundu beharreko figura iruditzen zait. Ea zer moduz irteten den.
Euskaraldia iritsi da!
Mastodon.eus euskaraz bizi den komunitatea gara eta, librea izateaz gain, #Arigune digitala gara! Beraz, txapa jantzi eta txapa eman dezakezu!
Maiatzaren 15etik 25era.
#Ahobizi ala
#Belarriprest, aukeratu zure rola.
Hikaldian parte hartu nahi? Arazorik ez, lagun! 
Orain zure txanda da! Euskaraz idatzi, partekatu, erantzun... #ElkarMugituzEgingoDugu
Bukatu da atzera kontua! Hemen dugu Euskaraldia! 🎊🌸 Txapa prest? 👂👄
11 egun hauetan zehar erronka polita daukagu. Euskaldunak euskaldunari euskaraz!
1. Lehen hitza beti euskaraz.
2. Euskaraz badaki, erdaraz erantzun arren, eutsi euskarari!
🗣️Eta zuk, euskaraz egin ala ez, eskatu besteei zuri beti euskaraz egin diezazuten!
Goazen denok batera hizkuntza ohiturak aldatzera eta ekar ditzagun hauek euskarara!
📢JANTZI TXAPA!
#Euskaraldia2025 #Elkarmugituzegingodugu #belarriprest #ahobizi
Hasi da Euskaraldia!