RT @[email protected]

BIDEOA|▶️ “Hezurren erretura” liburua aurkeztu du Miren Agur Meabe idazleak ▶️ http://bit.ly/2WIv6yp #11gaur

🐦🔗: https://twitter.com/HamaikaTb/status/1128325345860571136

“Hezurren erretura” liburua aurkeztu du Miren Agur Meabek

Duela sei urte kaleratu zuen bere aurreko obra Lekeitiarrak. Oraingoa 21 narraziorekin osatua dago, eta pertsonaia bera dute denek protagonista. Etengabe iraganetik orainerako jauziak eginez, bizitzako pasarteen gainean hausnarketa egingo du pertsonaiak. Bizitako horien guztien sinbolo izango dira hezurrak. Kontakizunen erdietan haurtzarotik unibertsitatera bitartean egongo da protagonista, eta 55 urte inguruko emakumea delarik azalduko zaigu gainerakoetan. Gainera, idazkuntzari buruzko gogoetak ere badakartza liburuak. Miren Agur Meaberen esanetan, idazkuntzaren bidez, bizitzan zehar pilatzen joandako bizipenak erre nahi ditu protagonistak. Idazleak aipatu du bere obretan beti dagoela presente pertsonaia eta bera den idazle horren arteko tentsioa. Horri jarraiki, bada, aurreko liburuen jarraipena da gaur aurkeztutako lanaren izenburua bera ere. Idazleak nabarmendu du beretzat berdina dela izatea eta idaztea eta hala, beti daudela presente bere nortasuna berresteko balio duten baieztapenak, inportanteenetakoa idaztea bera izanik.

RT @[email protected]

▶️BIDEOA| XIX. mende hasieratik gaur egunera arteko euskal kulturako ipuinak bildu dituzte http://ipuina.eus webgunean. Ezagutu ezazu hemen 📲👉http://bit.ly/2RlPWQq #11gaur

🐦🔗: https://twitter.com/HamaikaTb/status/1089830784494694400

ipuina.eus – ipuina euskaraz

Ibai Gomezek Alaves utziko du eta Athletic-era itzuliko da #11gaur
#ZukZeukEgin Urte berriarekin magia eta eskulanak egiteko aukera @anderedo lankidearen bitartez: Hologramak ikusteko tramankulua #11gaur https://www.youtube.com/watch?v=IP_XnySErIE&app=desktop #UrteBerriOn
ZUK ZEUK EGIN - Hologramak ikusteko tramankulua

YouTube
Urte berriarekin batera, txirrindulariak elastiko berriekin ikusten ditugu, kasurako, Ion Izagirre Astana taldean #11gaur
Donostiako #SanSilbestre lasterketaren irudi ederra hiriko erdigunean #11gaur
Gabon hauetan magia, irudimena, eskulanak eta sormena garatu nahi? Ander Edo lankidearen eskutik #ZukZeukEgin saioa, ez galdu! #11gaur https://www.zukzeukegin.eus/
ZUK ZEUK EGIN

Eskulanak, magia, zientzia eta sukaldean egiteko tutorialak

ZUK ZEUK EGIN
📺 Etxeratek bat egin du urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazioekin 📲 #11gaur https://www.hamaika.eus/bideoa/Etxeratek-bat-egin-du-urtarrilaren-12an-Baionan-eta-Bilbon-egitekoak-diren-manifestazioekin
Etxeratek bat egin du urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazioekin

Etxerat-ek bat egin du Orain Presoak-ek urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon deitutako mobilizazioekin. Ondorioz, asteburu honetan zituzten bisitak egingo ez dituztela jakinarazi dute. Horrekin batera, eskakizun zehatzak egin dizkiote Pedro Sanchezen gobernuari: Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, espainiar Estatuko espetxetan sakabanatuta daudenak Zaballan elkartzea eta zigorren batuketa aplikatzea. Hamaika Telebistak zuzenean eskainiko ditu Baiona eta Bilboko mobilizazioak.

📺 Idoia Moreno Mugarik Gabeko Medikuetako erizainak 5 urtetako egoerarik gogorrena aurkitu du Grezian 📲 #11gaur #MSF https://www.hamaika.eus/bideoa/Idoia-Moreno-Mugarik-Gabeko-Medikuetako-erizainak-5-urtetako-egoerarik-gogorrena-aurkitu-du-Grezian
Idoia Moreno Mugarik Gabeko Medikuetako erizainak 5 urtetako egoerarik gogorrena aurkitu du Grezian

'Como si nunca hubieran sido' komikiaren aurkezpena egin dute Erromoko kultur gunean. Mediterraneotik Europara sartu nahi duten errefuxatuen bidea kontatzen du. Hau erostearekin 3 eurorekin laguntzen da Mugarik Gabeko Medikuen jarduera. Honen harira, Idoia Moreno elkarrizketatu dugu. Erakundean 5 urte lanean daramatzan erizaina. Mozanbike eta Angolan egon izan da eta orain iritsi berri da Greziatik, Lesboseko Moria hiritik, orain arteko gogorrena dio.

📺 Orain Baiko kideek taldearen izen aldaketari jarritako salaketarekin lotu dute Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporaketa 📲 #11gaur https://www.hamaika.eus/bideoa/Orain-Baiko-kideek-taldearen-izen-aldaketari-jarritako-salaketarekin-lotu-dute-Ainhoa-Aznarez-Mikel-Buil-eta-Tere-Saezen-
Orain Baiko kideek taldearen izen aldaketari jarritako salaketarekin lotu dute Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporaketa

Podemos-Ahal Dugu Orain Bai taldeko Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporatzea taldearen izen aldaketari jarritako salaketagatik izan dela adierazi dute prentsa aurrean Carlos Couso, Laura Perez, Ruben Velasco eta Fanny Carrillok. Era berean, Aznarezi bere karguaz baliatu izana leporatu diote helburu pertsonalak lortzeko. Laukoak sostengatzen duen gobernuaren funtzionamenduan erabakiak eraginik ez duela izanen adierazi dute; hala ere, Aznarez, Buil eta Saez talde mistora igarotzeak kolokan jartzen du parlamentuko mahaiaren gehiengoa.