Euskarazko Wikipediak 24 urte bete ditu!
Gainera, albiste berezia: Euskarazko Wikipedia munduko lehen postuan kokatu da “Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan”. Une honetan, euskara da planeta osoan zerrendako artikulu guzti-guztiak 30.000 byte baino gehiagoko luzerara eguneratuta dituen hizkuntza bakarra.
Zorionak, beraz, euskarazko ezagutza librea elikatzen duzuen guzti-guztioi!
Hemen blogerako lotura:
https://wikimedia.eus/2025/12/euskal-wikipediak-24-urte-bete-ditu-eta-munduko-lehen-postuan-kokatu-da-oinarrizko-1-000-artikuluen-zerrendan/







