Teknologiak giza zibilizazio modernoaren garapenaren funtsa dira. Baina, zure neurrira egindakoak al dira? eta besteenganako pentsaturikoak?
Garapena, Lankidetza eta Teknologiaren XVIII. mintegiaren helburu nagusia giza garapenerako teknologiak definitzea eta lantzea da, hau da, pertsonak eta komunitatea hobesten duten eta genero zuzentasunean eta jasangarritasunean oinarritzen den giza garapena lortzeko teknologiak.
Bilboko Ingeniaritza Eskolan izango da, irailaren 29tik abenduaren 15era, ostiraletan (16:00etatik 20:00etara).
Izen ematea irailaren 28rarte. 4 ECTSgatik konbida daiteke.
Informazio gehiago: www.euskadi.isf.es/mintegia
#Bilbo #Mintegia #Lankidetza #GizaGarapena https://mastodon.host/media/huVjImJ0-zFkpFkFnmk