Sanpedroetako makarroi janerako txartelak salgai jarri dituzte
Festak ederki hasten laguntzeko asmoz bazkaria antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak Atsobakarreko parkean. Lehen Hezkuntzako 3-6 mailak i…
https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1781598525463-sanpedroetako-makarroi-janerako-txartelak-salgai-jarri-dituzte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Sanpedroetako makarroi janerako txartelak salgai jarri dituzte
Festak ederki hasten laguntzeko asmoz bazkaria antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak Atsobakarreko parkean. Lehen Hezkuntzako 3-6 mailak ikasten ari diren gaztetxoek parte hartu ahalko dutela jakinarazi dute eta txartelak salgai daudela euskara elkartearen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea), 4 eurotan. Erosi nahi dituztenek 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara joan daitezke, astelehen goizetan eta ostiral arratsaldetan izan ezik.