Erandioko euskararen festa ospatu dute Asun
Jendetza batu zen atzo Asuko eskola zaharretan Berbots Erandioko euskara elkarteak urtero antolatzen duen euskaltzaleen festa ospatzeko. Goizetik has…
https://hiruka.eus/erandio/1778486385643-erandioko-euskararen-festa-ospatu-dute-asun?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Erandioko euskararen festa ospatu dute Asun
Jendetza batu zen atzo Asuko eskola zaharretan Berbots Erandioko euskara elkarteak urtero antolatzen duen euskaltzaleen festa ospatzeko. Goizetik hasita, herriko trikitilarien giroagaz abiatu zen festa, ostean, dantza-taldeetako txikien erakustaldiak, Mendibitarte abesbatzaren emanaldia eta Imanol Uriaren eta Alaia Martin bertsolariek saioa eskaini zuten. Eguerdian, herri-bazkaria ere egin zuten, eta festak iluntzera arte jarraitu zuen, besteak beste, Luhartz taldearen erromeriagaz.