Zein da zuzena? ✅

'𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮 𝗕𝗔𝗟𝗢𝗥𝗘 𝗺𝗼𝗿𝗮𝗹𝗮 𝗱𝗮', '𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮 𝗕𝗔𝗟𝗜𝗢 𝗺𝗼𝗿𝗮𝗹𝗮 𝗱𝗮' ala 𝗯𝗶𝗮𝗸? 🤔

Erantzuna ostegunean izango duzue gure sare sozialetan baita @ArabakoAlea ere. Adi ibili! ⏰

#Zuzentest #IKAgasteiz #IKAeuskaltegia #euskara #euskera

🟡 ERANTZUNA: 'B. Elkartasuna BALIO morala da'.

Ez dute esanahi bera.

𝗕𝗮𝗹𝗶𝗼 = kostu, prezio, salneurri eta portaera-araua: euroaren balioa, giza balioak...
𝗕𝗮𝗹𝗼𝗿𝗲 =
1. lagunarteko hizkeran, 'kemen, adore' adierazteko: Hik daukak/-n balorea, hik!
2. Ekonomian: balore burtsa, balore gordailua...

Honako hauek zuzentzekoak dira:
- ❌ Gure gizarteko baloreak --> ✅ Gure gizarteko balioak.
- ❌ Balore moral bat da elkartasuna --> ✅ Gure gizarteko balioak.
- ❌ Gelan dituen balorezko diru eta paperak --> ✅ Gelan dituen baliozko diru eta paperak.

Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi ✨