206) Arditurri (2025). Planteamendu arazuak (argiztapena arpegira? 1800 m sakon?? Walkiw talkieak???) amaiera gore dibertigarrixakin bardintzen dittuk.
207) Karmele (2025). Girotzia apartekua, jantzixak, dokumentaziñua, atrezzua... Gidoia be, gertatutakuaru fidela dok; baiña gionisten aukeria (batez be pelikula amaieran) ikuspegi intimista bat emotia izan dok, Letamendi inguruko (baiña baitta Urrestiren inguruko) gertatutako zurrunbillo politikuan zentrau barik, eta horrek pelikuliari -pelikula moduan- gasa galtzia ekartzen jetsak, astuna bihurtuta. 2. parte baten gogoz geratzen gaittuk, 40. hamarkadako euskal erresistentien historixiakin.
208) Ehiza (2024). Zinematografia eta antzezpen bikaiñak, orraittiokan! Gertatutakua ulergatxa egitten jatak (teologiako bide korapillotsuetan zoratutako abadiak?) baiña igual ulertuezinttasun horrek be xarma emoten jetsak produktuari.
209) Azkena (2024). Irudixen trataeria eta animaziñuak oso ederrak, kredituak barne. Mezuak ez nauk bereziki hunkittu (amaologia kontuak legez, oro har) baiña ekoizpen politta dok.
210) Erreka zoko hortan (2024). Malerrekakuak imaginario propixo erakargarrixa eratzen jabizak (igaz ikusi genduanez), horretarako elementuak ba jaukez erregular! Aurten basua, errekako lamiñak eta mugalarixak. Luzemetrai txiki bat, gehixagorako gogoz lagatzen gaittuana.
211) Oiogorri (2024). Absurduak absurduen gaiñian, plastika nagusi dan pelikula interesgarri honekin makiñatxo bat barre egin jittuadaz, zer, zelan eta zertarako ulertu nahixan, gimnasia mental ederra eginda. Hamen Pette Etxeberri zuzendarixari egindako elkarrizketia.
https://www.xiberokobotza.org/berriak/kultura/5755-
Oiogorri Pette Etxebarriaren filma ikusgei Prefostan
Urte oroz Udalbiltzak (herri abertzaleen batarzünak) sos lagüngoa bat emaiten dü eüskal artister Eüskal herirko sorkuntza süstatzeko. Kari hontarat, Pette...
212) Los domingos (2012). Faktura oneko pelikulia. Puntazua, euskerazko esaldi bakarra. Larrixa, katolizismo txupiguay lavacerebruari egitten jakon publireportajia (izekon kontrapunto ahul etsigarrixakin).
213) Caza de brujas (2025). Gauza interrsgarrixak jaukazak (desenfokiak, filoerokerixak, dogma estiloko briztadak...) baiña fondoko mezua karka/antiwoke xamarra begittandu jatak, nahiz eta epiloguak pixka bat deskolokau naben (ez dot gertatutakua ulertu).
214) Small Axe (2020). Zuzendarixan plano ultraluzien zaletasuna kenduta 😅, memoria historiko ariketa interesgarrixa. Txatal guztiak onak, baina azkena ("Education") maisulana: mutikuan interpretaziñua, keiñu gitxikin asko adierazten, eta oso hunkigarrixa, egoera horretan egon dirazen nerabe babesgabe guztiak goguan. Baitta jente ixa analfabetuan gaiñian ikasteko zoriona pizteko gai dirazen maistrak be. Bestalde, EBko etorkin antillanuen errealidadia ezagutzia be oso interesgarrixa izan dok.
215) La cena (2025). Franco hil zanetik 50 urte pasau dirazela ospatzeko, barre gustora egitteko moduko pelikulia. Mendeku sinboliko txiki ugarikin, bilbia ondo eruanda jagok, koherentia dok, eta pelikulia txukuna dok aldia guztietatik. Tono horretatik urtetzen dan une bakarra amaiera-amaierakua dok, umore fiñetik esperpentorako saltua emonda; baiña ondo geratzen dok amaiera moduan. Barre zantzoka jarri nau une askotan.
216) Gaua (2025). Mainstream pelikulia begittandu jatan (zentzu onian), nazioartian lotsa barik lehiatzeko modukua. Ondo egindakua: argazkixa (espektakularra) girotzia, orrazkerak, zaragoilak, hizkuntzia... Baiña... historiazale honi gauza batzuk kirrinka egin jetsen: mengala maridomingineskuak! 🤦 azpitituluak gazteleraz!! 🤦🤦 Akelarrian txatalari dagokixonez, ezin uka oso landuta dagola, baiña ezin izan jonat burutik kendu lipdub bat ikustian sentsaziñua. 😅
217) Bugonia (2025). Unekada batzutan aspertu banaiz be (bahitzaile/bahitu pultsuetan), planteamendua oso interesgarrixa dok: gaiztuen/onen anbiguotasuna, konspiranoian psikologia, plot twist katxondua, eta amaiera terribleki ederra, izugarri gustau jatana, Marlene Dietrichen abotsian. Eta pelikula osuan musikia be, aparta.
218) La voz de Hind (2025). Beharrezko ekoizpena duda barik. Dokumental bat egin ezkero zabalkunde gitxiago izango juan: horretara, dramatizatzeko hautua egin juek, egokiro neure ustez. Interpretaziño aldetik gabezixa nabarmenak dittuan arren, larrialdi zerbitzuen barne-funtzionamenduan gaiñeko ikuspegixa oso ondo erakusten jok, eta azken fiñian Gazan gertatzen diharduana.
219) Nuremberg (2025). Hau be dokumental bat izan jeikian (egingo zittuan, asko) baiña fikziño historikua egin juek, publiko zabalera allegatzeko onena. Neuretako behintzat, halaxe izan dok, efemeridia kenduta, epaiketian intrahistoriatik gitxi najenkixan-eta. Zinematografikoki etxatak oso ona begittandu -sobreaktuaziño pixkat, gidoi prebisiblia- baiña gaixan interesak konpentsatzen jok.
220) Ciudad sin sueño (2025). 2002ko kartzelaldixan, gehixen inpresionau ninduana Kañada Realetako jentia ezagutzia izan zuan: "carne de presidio", jaixotzen diranetik. Horregaittik, pelikuliau absolutuki ikusi biharra najeukan. Oso ekoizpen interesgarrixa dok: argazkittik hasitta (zabortegi-colorvir efektuak!! 😳), gidoi egitturia, hizkuntza aukerak, aktoriak (askotan euren burua antzezten) eta, jakiña, Kañadetako bizimodua erakustia (lagin bat, ez dok-eta dokumentala). Maitte maitte.
221) Valor sentimental (2025). Zine eskandinabiakin beti gauza bera gertatzen jatak: oso pelikula onak dirazela ikusi; hetxura ezin hobia izan, aldia guztietatik; baiña ezin bihar dan beste gozatu, zer eta AEBetako kleenex-fastfood estandarretara ohittuta nagolako. Pelikula katxarrua, edozelan be. Mamin askokua, aldia horretatik barriro ikusiko najeukek.
222) La deuda (2025). Gauza interesgarri asko: espekulaziñua eta etxegabetziak; zintzotasunan relatibidadia (gaizkille zintzuak, eta pertsona respetable doillorrak jagozak); ezohiko maittasun harreman polittak; film modura, oso ekoizpen txukuna. Eta ajiak? Sinisgarrittasun faltia desenlazian (zorra kitatzia ez dok hain erreza), eta osagillian papelian (distantzia minimua mantentzen jakin biok!).
223) Frontera (2025). Gauza moloi asko: mendixa, masia zaharrak, desertoriak, estraperlistak, ideologia likido-txaketeruak... Amaierako plot twista sinisgatx xamarra izanda be, mugalarixen historixian interes haundixak gainditzen jok. Halako gehixago bihar jittuaguz!
224) Con la muerte en los talones (1959). Telen emoten jiharduen eta... zelan resistidu? Hegazkiñan eszena ikonikuaz gain ikusi barik najeukan-eta (hau suertia eta gozamena!). Gidoi oso senduan oiñarrixan gaiñian, hiri/hoteletako irudi ikusgarrixak, eta baitta Indianako zoruetakuak be. Efekto espezialak eta akziño-koreografiak barreguria emoten jeskuek gaur egungo ikuspegittik, baiña hori be guay dago. Eta Cary Grant, izar maittagarrixa, dana argitzen.
225) Sirat (2025). "Oso inpaktantia" zala-eta entzunda... tira, etxatak hainbesterako irudittu. Direktoria pixkat kabroia bai 😈 baiña hortik aparte
#meh . Bestela, peli modura gustau jatak: musikia, planteamentua, basamortua (kuriosua, argazki-kolore hillen aukeria); kontatzen ez dirazen gauza kopurua; biziraun biharrak dakarren elkartasuna; Sergi Lopezen tarugo-interpretaziñua (gero eta gehixago interesatzen jataz halako pertsonai antihistrionikuak). Guay!
226) Yesterday (2019). Hasiera zoruak (pelikulako gauza fantastiko bakarra) abiapuntu distopiko interesgarri baten ipintzen gaittuk. Hortik aurrera endredua, maittasuna, musikia (kantu ezagunak berdeskubritzia ederra dok) eta industria diskografiko faustoarra (direktibo-diabruana egitten daben aktoria bereziki gustau jatak). Pelikula txukuna, atsegiña, sentibera eta barregarrixa.
227) Abuela tremenda (2026). "Denok egin behar dugu komedia familiar pixka bat, Santiago Segurak komedia familiarra monopoliza ez dezan". Umieri zuzendutako pelikulia, gidoia txarra bez, eta aktoriak be onak (Elena Iruretangaittik etorri naiz ni), baiña bistan da ez dala euren ahalegin aktoral supremua izan. Baiña esandakua: genero hau be egin egin bihar dok! Eta ez deixala batek bakarrik egin.
228) Anaconda (2025). Emoten dabena baiño hobia: B serieko zine industrixiari, eta aktore "txarreri" egindako omenaldi politta ("aktore txarra"na egitteko, oso aktore ona izan behar haiz!), hori batez be lehelengo zatixian. Erdittik aurrera, ostera, efektu espezialen festa eta gidoi giro sinesgatxa dator, espektakuluan mesedetan, eta neure gustukuena ez badok izan be, beste ikusliengaittik ezin dok gauza bera esan (gaztiak txaloka jardun juek bizpahiru eszenatan). Eta argazkixa, bikain!
229) La asistenta (2025). Etxakixat liburua halakua ete dan, baiña oso deigarrixa egin jatak pelikulian tono aldaketia: lehelengo zatixan psiko-misterio txukun xamarra, zati autoexplikatibo batek etenda, eta hortik aurrera gorerik zoruena / "vigilante" generoko maltratadore ehizia konbinauaz. Eze, begi bistakua dok NAHITTA egindakua dagola. Etxuat halakorik sekula ikusi eta...
#damolat !! Gora gore lokoa! 😂
230) The queen's gambit (2020). Askotan entzun jittuadaz goraipamenak, ez nauk harritzen. Xake superadituak ez dirazenak erreparorik badauke, esan bihar dok edozeiñendako moduko ekoizpena dala: jokua agertzen dok, bistan da, baiña ez dok hor zentratzen, ez bada eze bere inguruko mundilluan -hori egin jatak neuri interesgarrixena-, eta protagonistian historia personalian -adikziñuak, eta igesbide kimikuen gaixa oso ondo enfokauta jagok, moralina barik baiña gauzak argi-. Oso gomendagarrixa bai.
231) Song sung blue (2025). Antzoki txikixetako artistak (kasu honetan musikarixak) goittik beherako profesionalak izaten dittuk. Areto erdi huts baten aurrian papelari eustia, ez dok erreza gero! Pelikula honetan ondo ikusten dok hori. Bestalde, maittasun historixia bera oso politta dok -uste eze, benetako bikote bat izan zuala- eta, momentu melodramatikuEGI bat kenduta -emakumiak zulotik urtetzen dabenekua- nahikua ondo eruanda jagok. Plazerra, holako historiak pantalla haundira allegatzia.
232) The shining (1980). Hasierako eszenak txundituta (Volkswagen eskarabajua Rocky Mountainetan zihar, Wendy Carlosen musikiakin),
@SnOiD_JaUnA k diñuan modura kolore, enkuadre eta simetriekin gozatu juat, liburuakin (eta harekingo diferentzia haundixekin) ahaztutzen saiatuta. Bere garairako oso pelikula barritzaillia begittandu jatak, musikia eta bildurreko giruan erabilpenangaittik bestiak beste (dana egun argiz!). Eta bai: liburuan aldian, ez dok hain bildurgarrixa.
233) Rental family (2025). "Ocho apellidos japoneses"? Bueno, pixkat bai, pertsonaje usatarrangaittik. Baiña eskertzen da pelikulian kontzepto japonesa -hala emoten jok, bertan sortu eta egindakua behintzat- jakintzat dakaguzen zine-kanonetatik kanpo, eta Japongo kulturia barrutik azaltzeko saiakeria, kanpotik sartutako europarran ikuspegixa behingoz baztartuta. Fiña, sentikorra baiña era berian potentia. Halan be, agurian "bahiketiana" ez dok oso sinisgarri/profesionala.
234) Hamnet (2025). XVI mendeko gizartia irudikatzeko ahalegin oso ona (landa eremua, hirikua, sukaldiak, kedarra...). Bereziki ederrak, basoko irudixak. Bilbea, pixkat totimartinezdelezeistikua, baiña tira, Xexpirren gauza asko ezezagunak dirazenez, ulergarrixa dok asmau biharra.
235) Pluribus (2025). Lehelengo tenporadia. Planteamendua oso interesgarrixa begittandu bajatak be, berau gauzatzeko formulia etxatak gustau: garapen luzeegixa, jakinmiña galtzeraiñoko beste. Antzezpenak, argazkixa eta girotzia oso onak izan arren, ez gabezixak bardintzeko beste.
126) Aída y vuelta (2025). Gustagarrixa, nabarmentzekua, ez dotela serie orijinalan kapitulu bakar bat be sekulan ikusi. TB ekoizpenen kamera-atzian aurkezpen interesgarrixa (gidoilarixak, animatzaillia, regidorra bereziki ona), eguneroko entseguak, antzerkittik eta zinetik datozen aktorien "bereizketak", produkziñokuen presiñuak... irakorketa ugari eta interesgarrixak, printzipioz askorako emongo ez leukian sitcom txungo baten inguruan.
127) Cumbres Borrascosas (2026). Bere garaian nobela barritzaillia izango zuan, ziur (transgresiñua, egitturia...) Gaur egungo publikorako keiñu esanguratsuak: dale eta moor ederrak, ikutu onirikuak, musikia... Baiña, halan be, tostoi xamarra begittandu jatak.
128) El agente secreto (2025). Mi komprenas, kial mia amiko
@andersono vidis ĝin pli ol unufoje. 😜 Ne estas facile kompreni! Tamen ĝi tre bone tenas la intereson dum la tuta daŭro kaj, plej grave, ĝi vekas deziron lerni pli pri tio, kio okazis en Brazilo tiutempe. Mi imagas, ke brazilanoj perfekte komprenos multajn scenojn sen ajna plia klarigo... La etoso de la 1970-aj jaroj estas tre bone realigita (la kostumoj, rekvizitoj, hejma dekoro, aŭtoj...) kaj la aktoradoj ankaŭ estas brilaj.
129) El ultimo vikingo (2025). Zelako salbajiak dirazen Skan bueltakuak! 😁 Osasun mentalan trataeria gustau jatak: bakotxa bere zoroaldixakin, eta "buenismuan" jauzi barik, ustez normalak ziranak baiño ekilibrauago. Hortik aurrera, momento Bergman soporifero inebitabliez gain, saga nordikuen berezko basakerixetan gustora. Eta barre be sendo, une batzutan.
130) La novia (2026). Gauza deigarrixak, onerako: munstrotasunan aldarrixa; bilbe logiko/koherentiari uko; antzerki fisikua; Mary Shelley (baiña
@anagalarraga1 espezialistian iritzixa nahiko neuke); musikia; halako historixetan ohittuta gagozen amaiera tragiko faltia. Kontrakuak: gauza asko sartu nahixan, batiburrillua; zuzentasun politiko panfletarixu(egix)a.
131) Torrente presidente (2026). Umore mota hori gustoko dotenez, barre egin juat. Halan be, gidoia oso flojua begittandu jatak: pelikulia gag kate luze(egix)a dok, ordu bi bete ahal izateko betegarri nahikuakin (zati batzutan aspertu egin nauk), eta ezin konta ahalako kameo (nahiz eta nik asko ezagutu ez). Trasfondo politikua nabarmena dok, eta zuzendarixa zeren alde dagon bebai ondo igartzen dok, Gabino Diegon bidez (autojustifikatzeko premiñia?). Dana baldras xamarra.
132) Malas tierras (1973). Ez najenkixan ezer pelikula honen gaiñian. Hasieran ahozabalik: baiña tipo hau zer dok: zorua, tontua? Neskiak 15 urte dittuk eta tira, baiña mutil garau hori? Barre be egin juat, zentzubakotasunakin. Eta itxuria hori dok kontua: dubako biolentzia ("A sangre fría" gogoratu jestak), tipo ezin guapuagua, komunikabidiak lilluratziarren aulka elektrikuan esertzeko prest dagona... Gero jakin juat benetako kaso baten oiñarrittuta ei dagola. Zelako gizartia, orraittiokan! 🤦
133) Amarga navidad (2025). Harixa harrapatzia pizkat kostau jatak, baiña erdittik aurrera meta-zine kontuak, eta bereziki gidoilarixen unibertsuan sartzia oso sujerentia dok. Adiskidetasunan mugak -batzutan zeharkatu biharrekuak-, autofikziñuan arriskuak eta oreka gatxa (paralelismua inperfektua izatia gustau jatak), mezcal botilla inguruko klimaxa, pertsonajien garapenak "denpora errealian" ikustia... argazki eta kolore ederrez lagunduta, gozamena.
134) Laponia (2025). Antzerki purua: dana gela baten, pultsu dialektikuak, histrionismua... Unekada batzutan realismotik aparteegi badoia be (funtsezko desadostasuna ez dok oso sinesgarrixa), gidoiak gozameneko momentu asko jittuk, batez be familia barruko miseria txikixen kontura. Antzezle guztiak onak, baiña bereziki ahizta gaztia.
135) Prime crime: a true story (2025). Lehelengo galderia, zer arraixongaittik aldatu jetsek izenburu orijinLa (etnografikoki polittagua, "Dead man's wire"). Gero: mamin gitxikua, begibistakuaz aparte (zein ez dago ados buitre finantzieruak, periodisten sentsazionalismua eta polizien guzurrak kritikatzen?). Betacam irudi/estetika/kolore zikiña ondo irudikatuta jagok, baiña honek pelikulia zatartzen jok. Beraz... zein da ondorixua? Ez jaukat argi.
136) The princess bride (1987). Zatixak 1000 bidar, baiña osorik ikusi barik najeukan. Plazerra izan dok zinian, bertsiño orijinalian, azpititulauta ikustia. Xelebria begittandu jatak: parodia bat izanda be, seriotasuna une baten be ez galtzia plus bat dok; baitta atrezzo eta dekorauak hain artifizialak izatia be (eskaladak, kartoizlo harrixak, erregian permanentia...).