❗ Astronomoak irudiaren erdian dagoen kometa behatu nahi zuen. 10 minutuko esposizioa egin zuen, ondo harrapatzeko. Hau da ikusi zuena:
https://apod.nasa.gov/apod/ap260427.html
Kreditua eta copyrighta: Uli Fehr/APOD
@anagalarraga1 eta satelite inbasioa hasi besterik ez da...
@gontxatorre Pirritxek eta Porrotxek salatzen duten bezala, zerua lapurtu digute. Gainera, berotegi-efektua areagotzen dute, beren bizialdia amaitutakoan, atmosferara sartu, eta desintegratzean askatzen dituzten elementuengatik. Eta inork ez die mugarik jartzen...
@anagalarraga1 eta eskatu dezakenek ez dute eskatuko: seguritatea, gerra, demaseko baliabideen ustiaketa...

@gontxatorre @anagalarraga1 Musken planarena komenttzera nentorren, baina uste dut aipatu duzuela ya...

https://teknopata.eus/2026/03/milioi-bat-satelite-artifizial/

Milioi bat satelite artifizial | teknopata.eus

Elon Muskek milioi bat satelite artifizialekin inguratu nahi du planeta, zer eta adimen artifizialari jaten emateko.

teknopata
@joxe Bai, baina ondo dator gogoraraztea; eskerrik asko! @gontxatorre
@gontxatorre @anagalarraga1 bufa, itolarria eta dena eman dit argazkiak.